Finantza-iraultza: Google bilatzailea burtsan
PageRank (bilaketarako teknologia)
Sistema honek web orrialde bakotxaren garrantzia neurtzen dau, ezelako preferentzia barik (orain pare bat urte eskandalu handia sortu zan enpresek bilatzaile batzuei beren web orrialdeak lehenengo postuetan erakusteagaitik pagetan eutsiezan dirutzengaitik). Zelan egin leiteke holako prozesu objetiboa?, kontua da ze orrialde bakotxari boto batzuk emoten jakozana eta orrialdeok botu kopuru horren arabera sailkatzen dirana. Orduan, orrialde batek beste orrialde batera lotura eskaintzen badau, bigarren hori konfidantzazkotzat hartu eta boto bat emoten jako. Bigarren orrialde horren boto kopurua batu eta horregaz sailkapena osotzen da; azkenean, sailkapen hori erakusten jako erabiltzaileari. Bigarren orrialde horrek jasoten dauzen botoak ez eze, lehenengo orrialdearen garrantzia be neurtzen da eta lehenengoa garratzitsua bada, bigarrenak jasoten dauzen botuak gehiago balioko dabe.
Ondorioa: gure orrialdeko gai edo informazino arlo bardin antzekoa jorratzen daben orrialde garrantzitsuetatik gure orrialdera loturak euki ezkero, horixe bera izango da komenigarriena guretzat eta gure orrialdeari Google barruan garrantzia emoteko.
Prozesu hau guztia garatzeko, jakina, ikaragarrizko formula matematikoa erabilten da, ia 500 milioi aldagarri dituan ekuazino matematikoa. Eta, zelan ez, formula matematiko hori sekretupean dago sistemearen oinarria dalako eta Google-n sortzaileek (Sergey Brin eta Larry Page) ondo baino hobeto gordetan dabelako.
Finantza adituen ustez, aurten ia 1.000 milioi dolarreko diru sarrerak eukiko ditue eta horreetatik 200 miloi etekin garbiak izango dira; gitxi gorabehera, Google bilatzailearen balioa 20.000 miloi dolarrekoa izan daiteke.
Gauzak holan, enpresearen % 10 burtsara atarateko asmoagaz, 2.000 miloi dolarreko finantza operazinoa izango da, azken urteotan arlo teknologikoan egin dan handiena duda barik.
Akzinoen salmentea, Interneten egingo diran enkanteen bitartez egingo da:
- Holan, inbertsore guztiek (haundi eta txikiek) aukera bardinak eukiko dabez akzinoak erosteko.
- Banketxeek akzinoak erosterakoan euren “beharragaitik” kobretan dabezan komisinoak 'desagertu' egingo dira.
- Eskaerea handia bada, akzinoen prezioak gora egin leike.
Oraindino ez dago ezer erabagita baina badaezpada banketxeak hasi dira estura handiz Google Enpresako arduradunekaz biltzarrak egiten, pastelaren zatiren bat euren eskuetara joango dalakoan.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Sarearen erabiltzaileon artean, egunotan berbagai izan dogun kontua: Google bilatzaileak burtsara pasauko dauela bere enpresearen zati bat. Pausua edo prozeusa zelakoa izango dan be danon ahotan ibili da: ez da betiko lez finantza mundu zarratu eta aparteko horren barruan egiten dan ohiko finantza operazinoa izango, kasu honetan, Interneten bidez egingo diran enkanteetan oinarrituko da akzinoen salmenta eta erosketaren prozesu guztia.
Gaiaren harian, 90eko hamarkadan egin ziran puntu.com enpresakaz konparau ezkero, prozesu honek ez dauka ezelako antzekotasunik. Hamarkada horretan, Interneteko teknologiagaz lotutako enpresak (puntu.com) lasterketa itsu eta zaratatsuan urten eben burtsara eta nahiz eta lehen momentuetan etekinak ikaragarriak izan akzino erosleentzat, azkenean enpresa gehienek porrot egin eben. Finantza zein ekonomia arloko adituek prozesu horreekaz zuhur ibilteko abisau arren, sasoi haretan ia inork ez eban kasurik be egin eta puntu gorenetik lur gogorrerainoko kolpea enpresa eta jente askorentzat nahiko gogorra izan zan.
Google is different
Google oso enpresa gogorra, ezaguna eta ondo sustraitutakoa da eta bere etekinak duda bakoak. Hona hemen datu batzuk:
- Google enpresak 1999an zortzi langile eukazan eta gaur egun ia 1000 pertsona dagoz lanean munduan zehar 12 bulegotan.
- Egunero 200 milioi kontsulta baino gehiago egiten jakoz.
- Google-k bere eskaintzak 35 hizkuntzatan dakarz (euskeraz be bai).
- 3.300 miloi web orrialdeko aurkibidea bideratzen dau.
- Sarean dagoen irudi aurkibiderik nagusiena dauka: 425 miloi irudi.
- Google bilatzailea 54.000 zerbitzaile, 100.000 prozesatzaile eta 261.000 disko gogorretan oinarritzen da.
Edozelan be, alderik interesgarriena bilatzairearen bilaketarako teknologia da, PageRank izenekoa. Interneten badagoz egon beste bilatzaile batzuk be baina bata edo bestea erabili badagoz aldeak. Google-k erabilten dauen teknologiari esker, erabiltzaileak oso pozik dagoz Search & Portal Site Tracking Study azterlanak erakutsi daunez. Google-k sari bat baino gehiago irabazi ditu, gehienbat, etenik bako barrikuntza teknologikoengaitik, horreen artean “Best Search Engine on the Internet” nabarmendu leiteke.