Sarean  II. urtea // 35. zenbakia - 2003ko urriaren 1a

Grafologia Interneten

Iberia eta Internet

Gaur egun beharra topetea ez da bape erreza. Egunkarietan argitaratzen diran iragarkiak aztertzea bideetariko bat izan daiteke; geroago, enpresetara curriculumak bialdu geinkez, kopiak eta kopiak atara, gutunazaletan sartu eta postaz bialdu. Zeregin horretan dabilz asko eta asko.

Gai honetan be, Internetek aldaketa sakonak eragin ditu: berbarako, hemetik aurrera, Iberia enpresara curriculuma bialdu gura izan ezkero, derrigorra izango da Internet erabiltea; izan be, postaz jasotako curriculumak baztertu egingo dabez. Gauzak holan, www.iberia.com helbidean irakurri daitekez lan eskaintzak eta helbide horretara bialdu behar dira curriculumak. Orrialde horretan, Iberia@Empleo izeneko atalean ikusi daiteke enpresearen eskaintzea zelakoa dan eta, horrezaz ganera, gure eskaerak be hortxe agertuko dira. Hori bai, atal horretara sartzeko nahitaezkoa da lehenengo eta behin erregistretea (doanekoa da).

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Gitxi gorabehera danok dakigu zer dan “grafologia” eta “grafologoen” beharra: idazkerea aztertu eta, ondoren, gure nortasunaren ganeko informazino jasotea. Azken urteotan, nahikotxu ugaldu da enpresetan beharginak kontratetako orduan honeen idazkerea aztertzea grafologoen laguntzinoagaz. Beraz, gure curriculuma ez da nahikoa izango, zenbat-gura proba edo azterketa egin beharko doguz eta aurrez-aurreko alkarrizketea be ez da faltako. Hemetik aurrera, grafologoen beharra be kontuan hartuko ei dabe behargin bat kontratau aurretik.

Adituen esanetan, datu fidagarriak emoten ditu grafologiak gure nortasuna zehaztuteko. Ganera, grafologia beste zeregin baterako be erabilten da, hau da, gu geu garala ziurtatzeko hain zuzen be. Kontua da ze, bakotxak bere idazkera propioa daukala eta atzamarretako markakaz edo begietako irisagaz pasetan dan lez, idazkerea be guztiz pertsonala da. Filmetan ikusten dan moduan, idazki bat aztertu ezkero, batek edo besteak idatzi dauela jakin daiteke.

Gorago adierazotakoa gorabehera, Londresko Unibertsidadean (www.lon.ac.uk) beste pausu bat emon dabe: erabiltzailearen benetako izakerea ezagutzeko saguaren mobimentuak aztertzen dituan programa informatiko berezia atara dabe. Programa horri esker, Interneten bidez egiten diran nortasun aldaketa eta faltsukeriak goitik behera ebitauko dira, eta beste pertsona baten klabeak erabilita be, ezinezkoa izango da iruzurragaz jarraitu, saguaren mobimentuagaz atoan igarriko dalako erabiltzailea eta klabeak ez datozela bat. Guraso batzuen burukominak desagertu egingo dira eta, aurrerantzean, seme-alabek ezin izango dabe Internet bidez ezer erosi gurasoen izen eta diruagaz.

Antza danez, software barri hau guztiz fidagarria da bakotxaren nortasuna identifiketako: aztertutako kasuen % 99an bete-betean asmau dau. Burukomin bat baino gehiago eragingo ditu programa honek segurutik eta, ganera, sagu klase guztietarako balio dau: bai sagu “normaletarako” eta bai sagu optikoetarako.