Internauten seguridadea (I)
Victor Domingo, Internauten Elkarteko presidentearen esanetan, “Internet sarean seguridadea posible da eta konfidantza arazoa da”. Esaldi hau ardatz moduan hartuta, Laugarren Kanpaina preparau dabe eta bertan Sarean nabegetan dogunon artean konfidantzea sendotzeko edo, produktu barri batzuen ganeko informazinoa emoten jaku. Internautak berak seguridade neurri batzuk hartu behar ditu bere nabegazinoa segurua izan daiten eta, era horretara, etorri litxakiozan arazoak neurri batean baztertuteko. Victor Domingoren berbetan, etxetik urtetan dogunean atea zarratzen dogun moduan, holan jokatu beharko geunke Inteneten be.
Kanpaina honetan hainbat enpresek be laguntzaile moduan parte hartu dabe, besteak beste, Telefonica, Microsoft, Jazztel, Iqua, Camefirma eta Symantec.
Kanpaina honetan oso informazino interesgarriak topau geinkez eta bertara konektetan garenean, sei puntu nagusi edo sei datu-multzo ikusiko doguz:
- Birusak eta honeei aurre egiteko moduak
- Portuak, piratek topau eta erabilten dabezan “ateak” gure ordenagailuetara sartzeko.
- Software seguridadea, aholkuak eta produktu barriak.
- Kodeketak (enkriptazinoak).
- Web munduan seguru nabegetako jakingarriak.
- Artikulu espezializatuetara loturak.
Internet munduan seguridadearen gai hau birusen gaia baino zabalago dabilen kontua da baina sarritan birusak baino ez doguz eukiten gogoan: birusak eta antibirusak, korreoa eta zabor-korreoa (spam), informazinoaren kodeketa (kriptografia), piraten erasoei aurre egiteko neurriak (“su-ebaleak” edo firewall) eta gehiago. Antibirus nahiko dexente bat jarri dogula ordenagailuan eta hortik aurrera Internet munduan zehar seguru ibilteko moduan gagozala pentsetan dogu baina hanka sartze handia izan daiteke holan jokatzea.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Bizitza normalean, segurtasun neurri txiki batzuk hartzen doguz beti baina konturatu be ez gara egiten: etxeko atea zarratu, kaleak zeharkatzeko orduan alde bietara begiratu, kotxea gidatzerakoan gerrikoa ipini, obratan dagoan etxearen ondotik pasatu behar badogu gorantz begiratu (badaezpada) eta antzerakoak.
Teknologia barrien mundu honetan be gitxieneko segurtasun neurri batzuk behar-beharrezkoak dira baina, beharbada ez deutsegu jaramon larregirik egiten. Zer pasauko jaku ba? ezer ez..., benetan pasau arte. Kasu batzuetan, nahiko berandu izango da konponbidea ipinteko kalteak sekulakoak diralako eta, beste batzuetan, ez dogu kalte handiegirik izango baina kontua da ze denporea eta indarra galduko doguzala alperrik. Internet Sarean gabiltzanean be ez dogu pentsetan bateren bat gu identifiketako eta gure ordenagailura sartzeko ahaleginetan ibili daitekenik. Internet mundu magikoa da baina edozeinentzat dago libre eta, beraz, kontuz ibili.
Kontuak kontu, segurtasunaren ganeko informazinoak edo kanpainak beharrezkoak zirala uste izan dabe Internauten Elkartekoek. Ez da aparteko gauzarik egin behar, ezta gure ordenagailua altzairuzko “bunker” blindatua bihurtu baina guztion onerako izango da seguridadearen eta seguridade faltearen arazoetaz apur bat arduratzea.
Internauten Elkartearen ekinbidez (http://www.internautas.org), “Sarean Laugarren Segurtasun Kanpaina” preparau dabe eta internauta guztiek euren ardura edo zalantzak helbide horretara bialdu leikiez.
Kanpaina hori garagarrilaren 31rarte zabalik egongo da eta, beraz, guztiok dogu zalantzak bialtzeko aukerea. Egunero ia 13.000 bisitari dituan helbide horrek arrakasta handia izan dau internauten artean eta milaka izan dira aurkeztu dabezan zalantzak.