Sarean seguru ete gabilz?
Proiektua Europa osoan aplikatuko dabe eta horri esker, Sareko iruzurrak topau eta iruzurgileak zigortzeko frogak lortuko dira. Administratzaile informatikoek eta ikertzaileek Sarean delituren bat egin dabenen datuak (mezu elektronikoak edota fitxategiak) topau, jaso eta poliziaren esku jarriko dabez.
Bizkaie!
Edozein gai konsultetako, informazinoa jasoteko edo denporapasarako Internet erabilten dogunon artean be dudak, ohiturarik eza eta bildurra dira nagusi Sarearen bidezko erosketa, transakzino eta bestelako eragiketa batzuei jagokenez.
Teknologia barrien garapen eta abiadeagaz batera, iruzurrak be asko ugaldu dira eta kasurik gehienetan, oraindino ez dago legerik Sareko iruzur, engainu eta enparauak kontrolau eta zigortzeko.
Geldiro-geldiro baino ez bada be, tresna eta bide batzuk agertu dira eta Sarea orain urte batzuk baino seguruagoa dala esan daiteke (batzuen ustez, hori lar esatea izan arren). Oraintsu jakin dogu Europako Batasuneko Ikerketarako Zentro Bateratuak CTOSE, 'Cyber Tools On-line Search for Evidence' izeneko, Sareko iruzurren ganeko frogak topateko ziber tresna abiarazo dauela, Frantziako Alcatel telekomunikazino enpresearen, Erresuma Batuko Qinetiq segurtasun enpresearen eta Belgikako Namurgo Unibersidadeagaz batera. Proiektuaren helburua erabiltzaileen eskubideak babestea eta iruzurgileak atrapetea da. Gauzak holan, nabigatzaileek bildur barik egin ahal izango dabez erosketa, transakzino eta enparauak Sarean, izan be, tresna honek erabiltzaileen datuak babestuko ditualako.