Sarean  II. urtea // 31. zenbakia - 2003ko abuztuaren 1a

1.- Oztopoak Tailandiako jokalarientzat

3.- AEBetako gobernuko kideen ganeko informazino pertsonala internauten esku

Azken denporaldi honetan, AEBetako gobernuaren ekinbidez, bertako polizia agentzia eta taldeak gero eta informazino gehiago batzen dabiz. Horren ondorioz, gero eta jente gehiago arduratuta dago informazino batuketa horretan intimidadearen kontrako kontuak jasoko diralakoan.

Gobernuak TIA proiektua garatu dau eta hau ez da ez Mortadelo eta Filemonen agentzia ospetsua. “Total Information Awareness” (Adi egoteko Informazino Orokorra) proiektu honetan bertako herritar guztien informazinoak lortu gura dira: itxura fisikoa, egoera ekonomikoa, familiarena, zelako bidaiak egin dauzen, zelako inbertsinoak...; bidea libre dago beraz, “jarrera edo mobimentu susmagarri guztiak” ikertzeko. Ikusten danez, kontrol guztiz zehatza herritarren ganean (TIA proiektua ez ete dabe munduko bazter guztietara zabalduko?).

Proiektuak eragin dituan protestak ikusita sikeran izena aldatu deutsie, oraingoan “TIA, Terrorist Information Awareness” da (Adi egoteko Informazino Terroristea) baina helburuak bardin antzekoak.

Gaiaren harian, hain ezaguna dan MIT Massachusettseko Instituto Teknologikoko ikertzaile bik, Chris Csikszentmihalyi-k eta Ryan McKinley-k hain zuzen, “GIA, Goverment Information Awareness” proiektua garatu dabe: Interneten http://opengov.media.mit.edu/ helbidea antolatu dabe eta bertan Gobernuko kideen datuak azaltzen dira. Gobernuak gure datuak lortu gura dituala?, ba geuk be euren datuak eukiko doguz eta mundu guztiari Interneten bidez zabaltzeko moduan egongo gara.

Web orrialde hori atondu dabenen esanetan, herritar arruntek datuak bilduko dabez segurutik eta hor dagoan informazinoa loditzen edo zabaltzen joango da danon mesedegarri. Bakotxak eskura daukan informazinoa orrialde horretara bialdu leike, nahiz eta sarritan datuok guzurrezkoak izango diran. Dana dala, antolatzaileen berbetan, poliziaren eta gobernuko erakundeen informazinoetan be sarritan faltsukeria eta guzur galantak egoten dira.

Gotzon Plaza,
Informatikoa.

Ekialde Urruneko herrialdeetan joko eta jokoen inguruan dagozan apostuei buruzko zaletasun ikaragarria dagoana gauza jakina da. Apostuzaletasun horretan euskaldunokaz zerikusirik badaukie baina euren zaletasun hori askosaz handiagoa be bada.

Internet jokozaleen paradisua be bada eta Tailandiako jokolariak beste herrialdeetakoak lez hantxe mobiduten dira saltsa bizian. Orduak eta orduak emoten dabez pantailatxuaren aurrean Internet-eko jokoetan eta herrialde horretan jokoetan espezializauta dagozan ziberkafelekuak ugaritu egin dira aspaldion. Tailandia-ko gurasoak eta politikariak nahiko arduratuta dagoz bertako biztanleriaren zaletasun amorratua ikusita, bai helduen eta bai gaztetxoen artean be.

Hori dala eta, bertako “The Straits Times” egunkariak argitaratu dauen lez, gaueko hamarretatik goizeko seiretara Interneteko on-line joko zerbitzaileetara konekzinoa etenda egongo da irailaren 30erarte. Eta gehiago: jokalariek txartel identifikatzaile bat euki behar izango dabe eta ordu bi jarraian pasau ondoren, jokotik deskonektatuak izango dira.

Gurasoen ardura nagusia “Ragnarok” izeneko rol jokua da: orain dala zazpi hilabete agertu zan joku hau eta gaur-egun 600.000 jokalari baino gehigo dagoz joko horregaz engantxauta.

2.- Txiste bat bialtzeagaitik beharlekutik kaleratua

Bimbo Enpreseak Granollersen daukan lantegiko langile bat bere lanpostutik kaleratu eban txiste bat e-mail bitartez bialtzeagaitik. Txistea Bimbo enpresearen ganekoa zan eta ezelako konpleju barik, enpresaren kontura barre egitea jasanezina zalakoan, enpresak langilea kaleratu eban. Langileak, jakina, auzitara eroan dau gaia eta Granollerseko epaileak arrazoia emon deutso, txistea bialtzea ez zala nahikoa behargin bat kaleratzeko; hori bai, txistearen harian, epaileak beharginari espedientea zabaltzeko baimena emon deutso enpreseari. Gauzak holan, epaiaren arabera, Enpresak langilea barriro onartu behar dau eta 37.903 euroko indemnizazinoa pagau behar deutso.