Sarean  II. urtea // 40. zenbakia - 2003ko abenduak 15

Teknologia hiztegia prest daukagu Interneten

Sarritan eta arrazoi askogaitik (ohitura faltea, zailtasuna edota nobedadea dalako be) euskeraz idazten dogunean, gai teknologikoen ganean edo gizarte teknologizatu honen ganean, zailtasunak edota zalantzak be eukiten doguz: zelan esango ete dogu hau, edo zelan azaldu beharko ete dogu beste hau. Oraintsu, Euskaltzaindiak bere gomendioa emon dau “@” ikur hain famatu eta erabili horri “a bildua” izendatzeko euskal berbea erabiliz. Jakin badakigu teknologia mundu honetan termino eta elementu gehienek ingeles jatorria daukiena eta euskeratzeko orduan sarritan ez dogu topetan berbarik egokiena edo guztiok erabiliko eta ezagutuko dogun berba aproposa.

Bide honetatik, hiztegi teknologikoek zeresan handia daukie guztiontzako lagungarri diralako eta gure hizkuntzeak be eskertuko dauelako.

Gotzon Plaza,
Informatikoa

Euskaltel enpreseak bere Internet-eko gunean oso interesgarria eta baliagarria dan hiztegi teknologikoa atara dau ( http://www.telekomunikaziohiztegia.org/ )