Frantses erromantizismoaren aurpegi barria
Zelakoa da bikotea topetako sistemea?
Lehenengo egitekoa web gunean altea emotea da. Hortik aurrera gure nortasun fitxea beteko dogu: gure personalidadea, gustetan jakuzan gauzak eta gura izan ezkero, gure argazkia edota bideroren bat orrialdean ipinteko aukerea be badago. Horreek datuok gure perfila osotzen dabe eta bakotxari kode bat emoten jako. Aurrerantzean, Meetic horren datutegiak aztertu geinkez eta behar besteko bueltak emon gure bikotea topau arte. Bilaketea errezteko “Meetic Coctail” programea erabili geinke: holan, geugaz bat datozen personalidadeko lagunak arin eta errez topauko doguz.
Orain arte azaldutakoa doan da. Pagetea hartu-emonakaz hasten da. Marc Simonici-ren berbetan, web gune hau ez da beste enpresei konpetentzia egiteko (ezkontza agentziak...) baina argi dago ezkontza agentziek Frantzian 3.000 euroko tarifea eta gehienez 2.000 lagunez osotutako zerrendak aurkezten dabezala. Meetic guneak hileroko 24 eurogaitik hiru miloi ta erdi lagunekaz hartu-emonetan hasteko aukerea eskaintzen dau.
Pasadizo txireneak
Meetic enpresan beharrean hasteko egoan abokatu batek, familia oso ospetsuko kidea bera, enpresearen eskaintzea ezagutu gura eban eta aprobea egitearren Interneteko gunean izena emon eban; handik pare bat hilabetera Meetic-en bitartez ezagutu eban Guatemalako neska bategaz ezkondu zan.
Marc Simoniciren esanetan, Meetic hogeta lau ordutan astean zazpi egunetan zabalik dagoan diskoteka erraldoi baten antzerakoa da, jentea sartu, beste persona batzuk ezagutu eta hartu-emonetan hasten da. Milaka lagunek euren bikotea topetan dabe honen bitartez eta bide batez, enpresa mailan, guztiz etekin ederrak emoten ditu. Pozik dago egindako beharragaz, lagun hurkoari zoriontsu izateko aukerea emonaz eta zenbat-gura diru irabaziz, ogibide perfektua bere esanetan.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Herrialde bakotxak bere ezaugarri topikoak be badaukaz: euskaldun tripazale eta apostuzaleak, italiar zaratatsu eta bihotz berokoak, errusiar hotzak, ingeles arraroak, alemaniar burugogorrak eta ordenatuak...; gure auzokide diran frantsesei zer leporatzen jake? Jan eta edaten badakie, harroak dira eta amodio-maitasun kontuetan munduko herrialderik erromantikoena ei da. Topikoek holan dakarre behintzat.
http://www.meetic.com
Gaur egun erromantizismo horrek bide barriak be jorratu ditu teknologiaren eskutik. Frantzian bertan agertu da ideia barri bat: Internet erabiltea norbere gustoko bikote edo kide egokiena topetako. Meetic izeneko gunea garatu dabe: http://www.meetic.com, gune serioa eta garantia osokoa. Egia esan, ez da ideia barria inondik inora baina Marc Simoncini web honen sortzaileak upealako arrakastea euki dau azken bi urteotan.
Arrakastearen arrazoiak: web gune serioa, erreza, hainbat pertsonakaz hartu-emonetan jarteko aukerea emoten dauena, segurua eta prezio oso bajua.
Marc Simoncini jaunak 20 urteko esperientzia dauka teknologiaren munduan eta datu legez baino ez bada, esan daigun iFrance (www.ifrance.com) portala sortu ebala 1997an. Web gune hau orokorra da eta 2000an bere partea saldu eta proiektu barriekaz hasi zan. Aukera bi ikusi ebazan: sexua (ez eban gogoko) eta pertsonen arteko hartu-emonak. Azken horretan beharrean hasi zan eta bost hilabete geroago datutegia gestionetako behar eban software-a garatuta euki eban.
Frantzian 2001eko zemendian plazaratu zan proiektua eta hortik aurrera dana joan da goruntz. Proiektua abiarazo eta sei hilabetegarrenean etekin handiak lortu ebazan. Pare bat urtetan % 300eko hazkundea euki dabe eta urtero ia-ia 5 milioi euroko irabaziak daukiez. Enpresa honek 40 behargin daukaz, erdiak bezeroekaz zuzenean egoteko eta datuen seguridadeaz arduratzeko. Lanon artean, “egokiak” ez diran berbak (irainak, berba lodiak edo zikinak, ume eta gaztetxuekaz zerikusia daben proposamenak, proposamen sexual gordinak edo antzekoak) aztertzea eta mezu horreek baztertzea dira garrantzistuenak.
Erabiltzaileak milioika dira egunero eta euren arteko mezu elektronikoak kontroletako monitorizau eta filtro batzuetatik pasetan dabez. Hortxe dago gune honen arrakastearen eta fidagarritasunaren giltza.
Datuak
Fitxategietan, 3.500.000 lagun baino gehiagoren datuak dagoz eta mundu osokoak dira (Frantzian bertan 1.650.000 pertsona eta Espainian 400.000 baino gehiago). Ikaragarriena da egunero ia 15.000 persona altan emoten dirala. Teorian behintzat, persona horreek guztiak bikotearen bila dabilz eta ondoko zalantzak sortzen jakuz: hain gatxa ete da betiko metodo tradizional erabilita bikotea topetea? Horrenbeste konfidantza daukagu teknologian gure bikotea topetako bide ahori aukeratzeko? Denpora faltea ete da arazoa?
Web gunearen indarra gero eta handiagoa da eta publizidadean egiten daben gastua nahiko ederra izan arren (hilero ia 500.000 euro), bisitarien % 60 bateren bati entzunda, eta, beraz, ahoz-aho zabaldutako barriei esker sartzen da Interneteko euren helbidera.