“Barbie” panpinaren mutil-lagun barria

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   sarean
Mundu osoan ezaguna da panpin hau eta datuak ikustea baino ez daukagu: - 1959tik hona bilioi bat panpina baino gehiago saldu dira. - Astero, Mattel enpresak milioi ta erdi baino gehiago saltzen dauz. - Azken 40 urteotako Estadu Batuetako ia neska guztiek (% 90ak) gitxienez Barbie bat daukie eta gaurko datuak ikusita, hiru eta hamaika urte tarteko neska batek 10 Barbie daukaz batez beste. - Pasa dan urtean, 2003an, Mattetl enpreseak 3.600 miloi dolarreko salmentak euki ebazan. - Munduko 140 herrialdetan saltzen da (ez dakit ...

Euskal Encounter partya garagarrilaren 22tik 25era

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   sarean
Hau guztia abiarazoteko eta parte hartzaile guztientzat sare egokia preparetako nahikoa lan egin behar izan da; berbarako, 2.560 ordenadore eta 24 zerbitzaile, beste 50 ordenadore Game Gunean eta beste 32 cyberkafelekuan; Internet-era sartzeko 465 Megako konekzinoak (STM-1 muetatako hiru konekzino linea) be preparau dabez. Euskal Encounter partyaren direkzinoa ondokoa da: http://www.euskal.org/euskal12/index.php eta bertan topauko dozue behar dozuen guztia: lehiaketea, jokuetan ibilteko arautegia, antolakuntzea eta berbaldi eta aurreko edizinoen ganeko informazino zehatza. Gotzon Plaza ...

Norgehiagoka gogorra posta elektronikoaren harian

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   sarean
Microsoft Hotmail enpresa be ez da atzean geratu. Honako hau bere eskaintzea: - Dobanekoentzat, Mega bitik 250 Megara pasau dabe. - Pagau gura dabenentzat, Giga biraino. Horrezaz gan, mezuen gehienezko neurria hamar Megara pasau da dobanekoentzat eta hogei Megara pagetea erabagiten dabenentzat. Mobimentuak geratu bakoak dira eta guztion onerako diralakoan, ondo etorriak izan daitezala. Gotzon Plaza

Dialer: sustua gure patrikerarako

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   sarean
Norentzat da sistema honetatik ataraten dan dirua? Elementu asko dagoz jokoan sartuta. Lehenengo, telefono konpainia batek zenbakiak eskaini behar dauz. Bigarrenez, beste banatzaile batzuk serbidoreak eskaintzen dabez informazinoa gordetako. Hirugarrenez, beste batzuk beharrezkoa dan softwarea garatzen dabe eta azkenean, web orriaren egileak dira zerbitzua eskaini eta bezeroak lortuko dabezanak. Normalean, etekinen % 75-80 web egilearentzat da, % 10 softwarearen garatzailearentzat, % 6-8 serbidoreen banatzaileentzat eta % 2-5 telefono konpainiarentzat. Zeintzuk dira konekzino honen bidez eskaintzen diran zerbitzuak? Gehienak sexuagaz erlazionauta dagoz (% 40 baino gehiago ...

Antso Jakintsua Fundazinoak liburutegi birtuala edegi dau

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   sarean
Lan danak digitalizauta dagoz, hau da, bisitariak ikusi, eta gura izan ezkero, inprimidu be egin leikez. Konsultak liburuaren izenagaz, egilearen izenagaz, datearen arabera eta hizkuntza desbardinetan egiteko aukerea daukagu bertan. Oraingoz, digitalizautako 800.000 orrialde daukaguz eskuragai, baina gero eta gehiago egongo dira. Ekimen barri honegaz, Eusko Jaurlaritzeak Gasteizeko Parlamentuan dagozan liburu danak digitalizau eta liburutegi digitala sortu gura dau. Gotzon Plaza Informatikoa

Informatika denda txikiak PC City eta MediaMarkt erraldoien bildur

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   sarean
Arabako kasua ezagututa, Bizkaian mailan orain arte nahikoa polito ibili diran Area PC, Canal PC eta Don PC lako saltokietako arduradunak eta maila apalagoetakoak beharrean hasita dagoz, ganera jatorken konpetentziaren aurrean zelan jokatu erabagiteko. Beste alde batetik, ahalik eta merkatu zati handiena atrapau guran, elektronikearen sektorean oso ezaguna dan Bermudez aspaldi hasi zan publizidade kanpaina handiak eta baztertu ezinezko eskaintzak egiten. Bizkaie! Cybereuskadi.com

Panda Software birusen ugalketea ebitetako tresna barria preparetan dago

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   sarean
Jakina, birus eta spam sortzaileak gehienetan aurretik ibilten dira eta birus zehatz baten kontrako 'botikea' lortzen danean, birus barriak dabiz Sarean. Baten baino gehiagotan entzun dogu seguridade informatiko osoa ezinezkoa dala eta hori ukatzerik ez dago. Dana dala, Mikel Urizarbarrenaren esanetan, teknologia barriagaz aurrera pausu handia emongo dogu birusen kontrako burrukan. Bizkaie! Cybereuskadi.com

Teknologia barria (telefono deiak doban) eta zaharra (birusak telefonoetan

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   sarean
Eta prezioak? Nahiko interesgarriak: “4Gphone CL-1005” izeneko modeloa 129,90 €tan topauko dogu (BEZ barik) eta telefono biko paketea, barriz, 224,90 €urotan (BEZ barik). Oraingoz, patrikako telefono honeek USB konekzinoa behar dabe baina laster ikusiko dogu Wi-Fi teknologiari esker edo garatuko diran beste teknologia batzuri esker, ordenadoreari lotuta egoteko menpekotasun hau desagertu egingo dana. Ez bakarrik ordenadoreetan, patrikako telefonoetan be sekulako iraultza teknologikoa etorri jaku azken urteotan. Eta teknologiagaz batera arazoak be etorri jakuz. Birusen ganean gabilz, ordenadoreetan izan ...

Zein da zure lanbidea ? Ni crackerra naz lanbidez

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   sarean
Errusiar crackerrak honetarako euren abilezia alogeratzeko prest ei dagozala argitaratu dau “The Guardian” egunkariak bere bersino elektronikoan. Eta zeintzuk dira prezioak? Zerbitzaileak sei orduko geldialdia jasoteagaitik 60 dolar eskatzen ei dabe eta geldialdia 24 ordutakoa izatea gura izan ezkero, 150 dolar. Prezioak gora doaz, jakina, webguneak bereziak badira. Berbarako, Microsoft-eko webgunea erasoteagaitik 80.000 dolar astero eskatzen dabe baina Errusiako Presidentziako webgunea bada, prezioa astero 1.000 dolarretara bajatuko da (segurutik, ez da bape gatxa izango). Ingalaterrako egunkariak lan-eskaintza horreek ...

Teknologia barrietan oinarritutako hezkuntza-proiektua abiarazo dabe Microsoftek, Intelek, HPk eta Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   sarean
Koro Amas, ekimen honetan parte hartu dauan irakaslearen esanetan, deigarria da ikasleak ze arin egokitu diran sistema barrira. Roberto Suberbiola, ekimenaren arduradunaren ustez, orain arte jaramon gitxi egin jako Informatikeari hezkuntzan, eta, haren ustez, oso tresna baliogarria da. Microsofteko arduradunek, barriz, arrakasta handiko esperientzia izan dala jakinarazo dabe, eta datozen hiru urteetan Estadu osoan holako 60 bat proiektu martxan ipinteko asmoa dabela. Bizkaie!

Kaixo euskal ataria goitik behera erabarrituta

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   sarean
Gitxi barru, on-line euskaltegia, kritikak eta burtsa zerbitzua be eskainiko ditu Kaixok. On-line euskaltegia garagarrilerako abiarazotea espero dabe arduradunek. Euskaltegia lehen urratsetara bideratuta egongo da baina maila handiagoko ikasleak HABEk euskerea internet bidez ikasteko oraintsu sortutako Boga zerbitzura bideratuko ditu Kaixok. Bestetik, barikuero kritikeari leihoa zabaldu, eta aisialdirako proposamenak egingo ditu. Telebista, literatura, zine zein musika arloetako lau adituk astero film, liburu, telesail, disko edota kontzertu baten ganeko kritikea egingo dabe. Asteburuari begira, Euskal Herriko txoko bat proposatuko dau erreportajeen ...

Webgunea preparetako prozesua

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   sarean
Gure orrialdea diseinetako orduan bisitariaren ikuspuntua ez dogu ahaztu behar eta honek beste ondorio batzuk be ekarriko deuskuz: - Ondo jakin behar dogu gure bisitaria zelakoa izango dan edo ze bisitari mueta gurako geunken erakarri. Horretarako, enpresa batzuk merkatu ikerketea agintzen dabe. - Gure orrialdea bilatzaile espezializatuetan sartzea onena izango litzateke, hau da, gure enpreseak bidaiak saltzen badauz ez dauka zentzurik gure orrialdea enkanteak egiten dauazan orrialde batean agertzea. Geure sektoreagaz lotuta dagozanakaz bat egin beharko geunke. - Diseinuari begira, argi euki behar ...

Bildurrezko (baina benetazko) istorioak

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   sarean
Beste alde batetik, egunotan heldu jakun istorioa be benetan bildurgarria da; pasa dan urtean pasau zan baina orain epai-aurreko sasoia da eta mundu osoko komunikabideetan zabal dabilen barria da. Inglaterratik dator; protagonistak mutil koskorrak dira, hamalau eta hamabost urtekoak. Horretako batek bestea Interneteko foroetan ezagutu eban eta euren arteko hartu-emonak e-mailen bidez egin ebezan. Lehenengo mutilak espioia zala esan eta bigarrena konbenzidu egin eban. E-mailak joan e-mailak etorri, gure ustezko espioiak bere laguna konbenzidu eban baina hilketa bat egiteko: persona ...

Txoriak Interneten

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   sarean
Gura izan ezkero, beste web gune batzukaz loturea egiteko aukerea be badaukagu eta beste web-cam batzuk be topauko doguz txoriak euren habietan ikusteko. Gotzon Plaza, Informatikoa

HABEk "Boga" ezarri dau, euskerea Internet bidez ikasteko sistemea

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   sarean
Bost ikastaro BOGAk euskalduntze-prozesu osoa hartzen dau, eta bost ikastarotan dago zatituta. Ikastaro bakotxa 15 unidadetan banatzen da, eta horreetako baktxa 10 saiotan. Saioak ariketakaz osotuta dagoz, eta horreek behar bezala eginda, ikasleak aurrerantz segiduko dau. BOGArako sarbidea edonok euskera-eskola baten bidez matrikulatu beharko dau, euskaltegi edo Euskal Etxeetan. BOGA Internet sisteman oinarritzen da, eta, beragaz behar egiteko, erabiltzaileak pasahitz bat eskuratuko dau. Erreztasun ugari eskeintzen dauz, beraz, HABEk bere proiektu barrian. Orain, ikastea baino ez da falta, danen artean ...

Dirutzea e-publizidadean

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   sarean
Ameriketako Estadu Batuetako Interactive Advertising Bureau erakundeak urtero egiten dauan ikerketearen arabera, aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan, Interneten, publizidadean inoizkorik diru gehien gastau dabe enpresek, 2.300 milioi dolar hain zuzen be. Igazko denporaldi berean baino % 40 baino gehiago suposetan dau zifra horrek, eta egia esan, igoerea nabarmena da. Kontu danetan legez, beti dagoz pastelaren zati handiena eroaten dabezanak. Aitatu beharrik ere ez da egongo, askok jakingo dabe nortzuk dagozan, euren guneetan publizidadea ipinteko lekuak salduta, irabazi gehien hartu dabezanen buruan ...

Internet guda zelai bihurtu da

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   sarean
“Gmail” izeneko eskaintzea bide barri honeen lehen pausua izan da: posta elektronikoa gordetako Giga bateko (1.000 Mega) lekunea, iragarki barik eta doban ganera. Konpetentziakoek aurre egiteko euren eskaintzak be plazaratu dabez baina nahiko barregarriak dira Google-k emoten deuskunagaz konparauta: - Yahoo! enpreseak 100 Megako dobaneko lekunea emongo deusku, orain ez hainbeste denbora dala 50 Megako buzoi bategaitik kobratu egiten euskunean. - Lycos-ek, bere aldetik, iragarki bako Giga bateko eskaintzea luzatzen deusku baina pagau egin behar da. Beste alde batetik, Microsoft enpreseak ...

Eleiza birtuala Sarean

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   sarean
Interneteko mundu birtualean sartuta eleiz-kideak diran panpin batzukaz ibiliko gara bertatik: mobidu, abestu (eleiza protestanteetan ohitura dan legez), errezetako belauniko jarri, sermoia entzun edo beste kide batzukaz berba egiteko aukerea be badaukagu. Egunero 5.000tik 10.000ra bisitari daukaz eleiza birtual honek eta betiko legez, danetariko jentea dago: benetan errezetan doazenakaz batera, birauak eta irainak botaten dabezanak be sartu dira eleiza birtualean. “Satanek maite zaitu” eta holakoak entzun izan dira eleizearen barruan. Portaera horreek dirala eta, arduradunek neurri zorrotzak hartu ...

Egoera paradojikoak

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   sarean
Munduko beste herrialde baten be antzeko atxiloketa bat egon da, Japonen hain zuzen be. Izan be, ‘47’ ezizenez ezagutzen dan bertako informatiko bati Internetetik pelikulak eta kantuak deskargetako legez kanpoko programea ataratea leporatzen deutse. Isamu Kaneko deitzen da eta 33 urte daukaz. Adin sakratua bai, baina intentzinoa legearen mugetatik harago joatea izan da oraingoan berea. Non dago, baina, legea idatzita? Zuzen eta oker egindakoaren arteko desbardintasunen ganean urte askotan egin deusku berba Eleizeak, baina Interneteko gaiak eskuetatik iges egiten deutse ...

Panda Software, Europan gehien hazten dagozan enpresetariko bat

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   sarean
Aitatutako tartean enpresa euskaldunak % 1.318 igo dau beharginen kopurua; aurten, ganera, 50 persona gehiago hasiko dira beharrean Pandarentzat. Datuak sekulakoak dira baina kontuan hartu 222 herrialde desbardinetan bezeroak daukazan enpresea dala eta normala be bada horrenbeste behargin eukitea. Bulegoei jagokenez, 47 herrialde desbardinetan daukazala esan geinke, berbarako Txinan, Polonian, Frantzian, Tailandian, Turkian, Perun, Danimarkan, Suedian... Luzerako joko leuke danak aitatzea baina azpimarratu gura neuke azken urtean Japon, Argentina, Korea eta Austria batu dirala ia akabuerarik bako zerrenda horretara. Zifra ...