Euskal Encounter partya garagarrilaren 22tik 25era
Hau guztia abiarazoteko eta parte hartzaile guztientzat sare egokia preparetako nahikoa lan egin behar izan da; berbarako, 2.560 ordenadore eta 24 zerbitzaile, beste 50 ordenadore Game Gunean eta beste 32 cyberkafelekuan; Internet-era sartzeko 465 Megako konekzinoak (STM-1 muetatako hiru konekzino linea) be preparau dabez.
Euskal Encounter partyaren direkzinoa ondokoa da: http://www.euskal.org/euskal12/index.php eta bertan topauko dozue behar dozuen guztia: lehiaketea, jokuetan ibilteko arautegia, antolakuntzea eta berbaldi eta aurreko edizinoen ganeko informazino zehatza.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Aurten, hamabigarren edizinoa izango da. Orain urte batzuk, 1994ko garagarrilean, Urretxun izan zan lehenengoa eta aurtengoa Barakaldoko Bilbao Exhibition Center eraikuntza barrian egingo da garagarrilaren 22 eta 25 bitartean. “Scene” edo “demo” izenagaz ezagutzen diran proiektuak aurkezten dabez era honetako partyetan eta euren inguruan dagozan teknikak be bai.
Honako topaketa mueta honeetan gazteak zein helduak, edade guztietakoak batzen dira baina guztiek daukie zaletasun bera: informatikea eta teknologia barrien mundua, euren arlo guztietan.
“Party” edo jai honetan 4.600 parte hartzaile espero dabez antolatzaileek eta 2.560 ordenadore erabiliko dabez. Topaketa hau Eskaltel Fundazinoak antolatu dau eta Euskaltel, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia, Cisco Systems, HP eta SPRI erakundeen laguntzinoagaz preparau da eta bai artista digitalak, bai ordenadoretako jokuak, bai sistema operatiboetan agertu diran elementu barriak, bai Linux eta soft librearen ganean diran adituen berbaldiak eta bestelakoak izango dira protagonista.
Jakina, eszena lehiaketa bat be egongo da eta sariak ez dira ez makalak, irabazleak 4.000 euro irabazteko aukerea dauka eta. Horrezaz gan, Sarean dagozan on-lineko jokuen lehiaketea be egongo da.