Sarean  III. urtea // 65. zenbakia

Dialer: sustua gure patrikerarako


Norentzat da sistema honetatik ataraten dan dirua? Elementu asko dagoz jokoan sartuta. Lehenengo, telefono konpainia batek zenbakiak eskaini behar dauz. Bigarrenez, beste banatzaile batzuk serbidoreak eskaintzen dabez informazinoa gordetako. Hirugarrenez, beste batzuk beharrezkoa dan softwarea garatzen dabe eta azkenean, web orriaren egileak dira zerbitzua eskaini eta bezeroak lortuko dabezanak. Normalean, etekinen % 75-80 web egilearentzat da, % 10 softwarearen garatzailearentzat, % 6-8 serbidoreen banatzaileentzat eta % 2-5 telefono konpainiarentzat.

Zeintzuk dira konekzino honen bidez eskaintzen diran zerbitzuak? Gehienak sexuagaz erlazionauta dagoz (% 40 baino gehiago), baina jokoak (% 20) eta beste gauza asko be (argazkiak eta horoskopoak, berbarako ) topau geinkez.

Dana dala, keja ugari egon dira. Legez, konekzino aldaketea egiteko beti itaundu behar jako internauteari, eta beronen baimena derrigorrezkoa da instalazinoan aurrera segiduteko. Egiten jakon galdera horretan argi eta garbi egon behar da adierazota handik aurrera egingo diran konekzinoek aparteko prezioa (karuagoa) eukiko dabela. Beste batzutan, webgunetik bertatik egiten jaku aldaketea, dobaneko eskaeintzea luzatzen jaku “lan eskaeintzea” edo “saria irabazi dozu” esanaz eta guk ezer egin barik linearen zenbakia kanbietan jaku. Aldaketa honeek legez kanpokoak dira, eta gure patrikerea izango da legez kanpokotasun hori sufriduko dauan lehenengoa.

Egunotan jakin da Guardia Zibilak 30-35 miloi eurotako iruzurra indarrik barik itxi dauala. Iruzur honek, antza, 45.000 internautengan euki dau eragina eta konekzinoak 906 eta 907 zenbakietara automatikoki desbideratuta, baten batek antza 3.000 euroko fakturea pagau izan behar dau. “Gana Internet” Madrileko enpreseak 150 webgune garatu eta orriok bisitau gura izan ezkero, ‘dialer’ programea deskargau behar zan, ostean 906, 907 eta 806 zenbakiakaz egiteko konekzinoa. Bost persona atxilotu ebezan baina daborduko kalean dagoz. Guardia Zibilaren esanetan, konekzinoa internautearen baimen zuzen barik egiten ei zan baina enpresa honetako arduradunek kontrakoa dinoe.

Horregaitik, zeozer arraroa ikusten badogu gure telefono deietan, onena salaketea ipintea da. Komenigarria izango litzatekee, ganera, disko gogorreko informazinoa ez borretea, izan be, informazino hori garrantzitsua izan daiteke egin dogun salaketa indartzeko.

Egoera hau dala eta, Espainiako Industria Ministerioak araudia aldatzeko asmoa dauka. Hemetik aurrera 907 zenbakiak eta minutuko euro bat baino gehiago kostetan daben erantzungailu automatikoak erabili ahal izateko konsumitzaileak beren beregi eskatu eta sinatu egin beharko dau. Ganera, etxera heltzen jakuzan fakturetan, aparteko zerbitzu honeek eskaini dauazan enpresearen izena agertu beharko da. Interneten, konekzinoa egin baino lehenago, internauteak ezetza emoteko aukera garbia euki beharko dau. Erantzungailu automatikoetan, ezer pagetan hasi baino lehenago, 20 segunduko abisua izango dogu prezioa, ze eskaintzen dan eta zerbitzuaren jabegoaren datuak entzuteko.

Internauten alkarteak, berbarako, doban emoten izan dau “dialer” programa honeen eragina txikitzen daben beste programak, Hispasec Sistemas-en CheckDialer berbarako. Programa honetan “Zerrenda baltza” izenekoa daukagu, erabili gura doguzan zenbakiakaz. Gure modemak, horreetako, zenbaki batera konekzinoa egin baino lehenago, abisua emoten deusku eta gerarazo egiten dau telefono deia.

Gotzon Plaza
Informatikoa

Danok dakigu telefono zenbaki guztiak ez dirala bardinak eta dei batzuk beste batzuk baino gehiago pagau behar izaten dirala. Jakin badakigu 900, 901, 902, 903 eta 906 zenbakiakaz hasten diran telefonoak ez dabela kostu berbera eukiko.

Pasa dan urtean, urrian, Espainian 903 eta 906 zenbakiak 803, 806 eta 807 izatera pasau ziran, baina eskaeintzen ebezan zerbitzuak ahotsagaz osotzen ziranean bakarrik. Internet bidez egiten ziran deiak, 903 eta 906 zenbakiek, aurtengo urtarrilera arte iraun dabe zenbaki beragaz.

Interneten gabilzanean, telefono gastu bat daukagula jakin badakigu. Hemen sartzen dira jokoan “dialer” izeneko programak, eta honeen inguruan diru ugari be egon badago.

Zelan funzionetan dabe? Webgune batean gagoz eta bertako edukinak bisitetako 806 edo 906 zenbakiekaz deia egitea eskaintzen jaku. Horretarako, gure ordenadorean soft berezi bat instaletan jaku, “dialer” izenagaz ezagutzen dana, eta honek gure modema 806 eta 906 zenbakien bidez deia egiteko preparetan dau. Baina hurrengo hilean etorriko jaku sustua, linea horreek askozaz be karuagoak dira eta.