Norgehiagoka gogorra posta elektronikoaren harian
Microsoft Hotmail enpresa be ez da atzean geratu. Honako hau bere eskaintzea:
- Dobanekoentzat, Mega bitik 250 Megara pasau dabe.
- Pagau gura dabenentzat, Giga biraino.
Horrezaz gan, mezuen gehienezko neurria hamar Megara pasau da dobanekoentzat eta hogei Megara pagetea erabagiten dabenentzat.
Mobimentuak geratu bakoak dira eta guztion onerako diralakoan, ondo etorriak izan daitezala.
Gotzon Plaza
Google-k burua atara eta beste guztiak dantzan jarri dira. Google-k bere Gmail produktu barria atarateko prest egoala iragarri ebanetik sekulako mobimentuak dabilz korreo elektronikoagaz lotuta dagozan enpresetan.
Gmail honen eskaintzea benetan interesgarria izan da internauta guztiontzako: Giga bateko posta-kutxa elektronikoa eta doban ganera. Honen aurrean konpetentziako enpresak lur jota geratu ziran lehen momentuan baina hasi dira burua altzetan.
Yahoo! enpresea bere eskaintzea aldatzen joan da egunotan, izan be, Gmail hori plazaratu baino lehenago, euren eskaintzea nahiko eskasa izan da:
- Lau Megako lehiatilatxua, doban.
- 25 Megakoa, urtero 29,99 dolar pagauta.
- 100 Megakoa, urtero 59,99 dólar pagauta.
Gmail-ek, barriz, hau guztia hankaz gora ipini dau. Konpetentzairi aurre egiteko honako eskaintzea plazaratu dabe:
- 100 Megakoa, doban
- Giga 2, urtero 19,99 dolarretan.
Horrezaz gan, mezuen gehieneko neurria handitu egin dabe: hiru Megatik hamar Megara pasau dabe.