Egoera paradojikoak
Munduko beste herrialde baten be antzeko atxiloketa bat egon da, Japonen hain zuzen be. Izan be, ‘47’ ezizenez ezagutzen dan bertako informatiko bati Internetetik pelikulak eta kantuak deskargetako legez kanpoko programea ataratea leporatzen deutse. Isamu Kaneko deitzen da eta 33 urte daukaz. Adin sakratua bai, baina intentzinoa legearen mugetatik harago joatea izan da oraingoan berea. Non dago, baina, legea idatzita? Zuzen eta oker egindakoaren arteko desbardintasunen ganean urte askotan egin deusku berba Eleizeak, baina Interneteko gaiak eskuetatik iges egiten deutse, antza.
Kontua da ze, japoniarrak hiru urtez kartzelara joateaz gan 22 mila euro baino gehiagoko isuna pagau behar izango dauala erruduntzat joten badabe. Ez dakiguna da informatikako enpresatzarren batek bere langileen plantilan sartuko dauan eurek eskaintzen dabezan zerbitzuek zein hutsune daukiezan atzemoteko. Izan be, legearen barruan behar egiten dabilzan horreek askotan ez dakie legez kanpoko ‘merkatuetan’ zer pasetan dan, eta egunean egoteko askok pirata informatikoak kontratetan dabez. Egoereak hasikera baten paradojikoa emoten dau, baina ondo pentsetan hasi ezkero, praktika ezin hobea dala esan geinke. Izan be, nork jakingo dauz hobeto ‘hacker’en sekretuak ‘hacker’ batek baino? Askotan, baina, ‘hacker’aren dignidadeagaz egingo dabe estropezu, askok diruagaitik deabruari berari euren arimea saldu arren, beste batzuk gurago izango dabelako hil.
Itxaron egin beharko dau auzi bi horreekaz zer pasetan dan jakiteko. Oraingoz, behintzat, informatika arloko enpresari batek baino gehiagok gurako leuke euretariko baten bat langileen zerrendan eukitea.
Saioa Torre Gereketa
Sinisten hasita gagoz edozein ekintza bihurtu geinkela legez kanpokoa. Oraintsu atxilotu barri dabe ‘sasser’ birusaren sortzailea. Alemana da, gaztea (18 urte baino ez daukaz), eta informatikearen munduko dirudun ezagun baten negoziotzarra (baita polizia be) egun batzutan behintzat hankaz gora ipintea lortu dau. Antza danez, bere amaren ordenagailu-enpreseari laguntzeko sortu dau hainbat burukomin emon dauazan birusa. Kontua da ze, informatikearen erregeak mundu osoan zabalduta daukazan profesionalek hile honetako soldatea ez dabela merezi, izan be, ordenagailuetan ia hasi-barria dan mutikoak euren hutsuneak detektau eta bertatik pasetea lortu dau. Halan da be, onartu beharra dago edozeinek euki leikela hutsuneren bat, baina... holako enpresa baten ia onartezina da.