Sarean  III. urtea // 60. zenbakia

HABEk "Boga" ezarri dau, euskerea Internet bidez ikasteko sistemea


Bost ikastaro

BOGAk euskalduntze-prozesu osoa hartzen dau, eta bost ikastarotan dago zatituta. Ikastaro bakotxa 15 unidadetan banatzen da, eta horreetako baktxa 10 saiotan. Saioak ariketakaz osotuta dagoz, eta horreek behar bezala eginda, ikasleak aurrerantz segiduko dau.

BOGArako sarbidea edonok euskera-eskola baten bidez matrikulatu beharko dau, euskaltegi edo Euskal Etxeetan. BOGA Internet sisteman oinarritzen da, eta, beragaz behar egiteko, erabiltzaileak pasahitz bat eskuratuko dau.

Erreztasun ugari eskeintzen dauz, beraz, HABEk bere proiektu barrian. Orain, ikastea baino ez da falta, danen artean irakasgairik gatxena.

Bizkaie!

HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak euskerea Internet bidez ikasteko sistemea ipini dau martxan. Sistema multimedia batean oinarrituta, euskerea Internet bidez ikasteko balio dau BOGA sistemeak.

Teknologia barriek ezinbesteko garrantzia daukie helduentzako euskerearen irakaskuntzan; hori dala eta, teknologia barrien garapena da helduen euskalduntze-alfabetatzea lortzeko neurrien artean aipagarrienetariko bat.

HABEk urte asko daroaz euskarri informatikoetan garatutako ikasketa-teknikak gizarteratzen. Daborduko bost urte pasau dira HABENET webgunearen aldeko apustua egin ebela. Gero, HEZINET kaleratu eben, euskera ikasteko programa informatikoa, Aurten Bai fundazinoagaz alkarlanean garatuta. Aurrerapauso handia izan zan ha euskerearen irakaskuntzan; izan be, beronen ikaskuntzan ate barriak edegi ebazan, ordutik aurrera ikasleak ez eukan zertan ordutegi bateri lotuta egon beharrik eta. HEZINETek denporearen mugea apurtu eban. Holan ba, ikasleak leku zehatz batera joan behar dau klaseak hartzeko, bai, baina beti be berari komeni jakozan orduetan.

Oraingoan, baliabide barri bat gizarteratuko dau HABEk: BOGA, euskerea Internet bidez ikasteko programa informatikoa. Hizkuntzearen ikaskuntzan beste pausu bat da, denporearen mugea apurtzeaz gan, lekuarena be apurtzen dau eta. Hau da, ikasleak gura dauan lekutik ikasi ahal izango dau.

Euskerea Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA. Ordenadorea, sarea eta CD batzuk dira erabili behar dan materiala. HABEren ekimena AURTEN BAI Fundazinoaren, Bilboko Bass enpresearen eta Euskal Herriko Uniberdsidadeko Informatika sailaren laguntzinoagaz garatu da.