Ingalaterrako lesbiana bikote bat semearen zain dago Internet Sareari esker

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   sarean
2. – Eskola eta liburutegietako Internetera konekzino murriztua AEBko legeria betez, eskola eta liburutegietako ordenagailuetan murrizketea dago, batez be, Interneteko helbide zehatz batzuetara sartzeko orduan. Pornografia da, jakina, legeria horren helburu nagusia eta gazte eta gaztetxoei orrialde horreetara sartzeko bidea zarratzeko asmoagaz eginda dago. Ondorioak, barriz, ez dira hain argiak izan: gay, lesbiana, kondoia, sexu segurua edo antzerako berbak topau gura izan ezkero, leku horreetako ordenagailuetan, instalauta daben programa martxan jarten da eta ez dago sartzeko modurik. Hau da, sarritan, osasunaren ...

Uda sasoi honetan, museoak ikusgai (internet bidez)

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   sarean
Sarritan entzun doguz hango eta hemengo museoen edertasunaren ganeko kontuak eta, jakina, onena bertara joetea izango litzateke; hori bai, bidaiari amorratuak ez bagara, astirik ez badogu edo han izango diran jentetzak ez badira gure gustokoak, Internet bide ezin hobea da museoan sartu eta gora eta bera ibilteko gura dogun koadroa ikusi eta lasaitasunez gozetako. Horrezaz ganera, museoetan egon garenok ondo dakigu pilatutako arte lan guztiak ezin dirala egun baten edo pare bat egunetan ikusi; gehienetan, museoetako bisitariak korrika bizian ibilten ...

Eskuko telefonoak: teknologiaren hurrengo pausuak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   sarean
Teknologia kontuetan, Japonian beti doaz aurretik Espezialistak dira teknologia barriak ikertzen, garatzen eta hobetzen eta, oraingo honetan, eskuko telefonoak jolasteko doguzan urruneko kontroleko autotxuak gidatzeko be preparau dabez. Takara jostailu konpainiak eta Konami bideojokoetako enpreseak teknologia barri hau merkaturatu eta honezkero sekulako salmentak lortu dabez. Takara-ren bertsinoan eskuko telefonoan transmisino unidade txiki bat ipini eta erabiltzaileek telefonoaren tekladuaren bitartez euren kotxeak gidatu leikiez. Konami-ren bertsinoan, NEC AEBetako konpainiagaz batera garatutakoan, software berezi bat deskargau eta gero, kotxetxuak telefonoaren izpi infragorrien ...

Sareko kontuak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazino telematikoa

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   sarean
BizkaiBai zerbitzua bide telematikoen bitartez erabilteko, erabiltzailearen ordenagailuak ondoko softwarea behar dau: a) Netscape Navigator 4.06 Nabigatzailea (edo bertsino barriagoa), edo Internet Explorer 4.0 Nabigatzailea (edo bertsino barriagoa); batera zein bestera, cookie-ak eta Applets Java eta Javascript-erako euskarria aktibauta euki behar dira). b) Adobe Acrobat Reader 4.05 edo bertsino barriagoa (erabilera egokia lortzeko ezinbestekoa). Gotzon Plaza, Informatikoa

Linux-Microsoft: burruka sutsuaren beste atal bat

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   sarean
- Euskaltel eta teknologia barriaren aldeko apostua Wireless sistemak erabiliz Euskaltelek Euskal Herriko herri txikietara eroango ditu Internet eta telefoniako zerbitzuak. 'Celeria' izeneko proiektua martxan jarri da bai Bizkaian eta bai Coruñako probintzian. Bizkaian, Derio herrian sei hilebeteko aprobak egin ditue teknologia hau erabiliz eta Galizian Meicende inguruan be ibili dira. Oraingoz, Euskal Herrian, Euskaltel enpresearen eskaintzea 42 udalerritara zabaltzen da eta fibra optikoa erabiliz, hurrengo bi urteotan 92 udalerritara helduko dira. Hori guztia, teknologia 'tradizionalari' jagokonez baina wireless teknologia barria ...

Hoax (Sareko guzurrak)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   sarean
Hoax mezuen sailkapena 1.- Hondamendia edo zoritxarraren barri helarazoten deuskuenak: birus biologikoak, gaixotasun oso larriak, izurrite edo antzerakoak dira honeen gai nagusia. Iturrri 'ofizialak' adierazoten dira. 2.- Birus informatikoei buruzkoak: hauxe da gehien zabalduta dagoana. Tono guztiz alarmistea erabilten dabe. Sarritan barriaren iturburu moduan birus informatikoen kontrako enpresak aitatzen dira, McAfee edo Pandasoftware lako enpresak, baina birus barri horren informazinoa lortu gura izan ezkero, enpresa horreen web orrialdeetan sartzea lakorik ez dago eta han ikusiko dogu mezu hori benetakoa dan ...

Komunean be Interneten nabegetako aukerea

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Euskal 'tripakadazale birtualak'

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   sarean
Edateko zer? Ardaoak beste okasino baterako itxi eta sagardaoa eta txakolina baino ez doguz aitatuko. Gure ustez, Gipuzkoako Sagardao Naturalaren Alkarteko web orrialdera sartzea da onena: www.sagardotegiak.com; sari asko irabazi dituan orrialdea da. Informazinoa euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez topauko dozue. Orrialde nahiko garbia eta ondo preparautakoa. Informazino ugari dago bertan: alkartearen, sagardao naturalaren eta bere prozesuaren gainean eta, azkenean, sagardotegien zerrenda luzea, hartu-emonetarako telefono zenbaki eta kontaktuaren izen eta guzti. Zerrendan atal bi dagoz: web orrialdea daben ...

Sarean labur-labur

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   sarean

Teknologiarik aurreratuena gerran

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   sarean
XXI. mendeko gerrak Oraingo gerra honek ez dauka zerikusirik orain arte izan diranakaz konparauta, teknologiaren erabilereari begiratzen badeutsagu behintzat. Lehen aitatutako Zentru erraldoi horretatik tropen mobimentua eta soldadu guztien posizinoa eta arerioak kontroleteaz ganera, itsosoz zein lurrez erabilteko tresneriari begiratuta eta soldaduek eurek daroen ekipamendua be fikzinozkoa emoten dau: gauez ikusteko betaurrekoak, gasaren kontrako maskarak, arerioak atzemoteko tresnak, gerra eremuaren ganeko informazino topografikoa zein bestelako datu batzuk jasoteko ordenagailu txikia, GPSa... Bien bitartean, gerrearen kontrako jarrerea inoiz baino gogorragoa eta ...

Internet gerra eremu

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   sarean
Interneten badago non begiratu Vortech, Floridako enpreseak bere zerbitzailea eskaintzen dau web orrialdeak sartzeko. Horreetako bat, Yellow Times izeneko albiste agentzia bati alokatu eutson baina enpresa honek Irakek preso hartutako soldadu amerikarren irudiak emoteagaitik, zentzuratua izan da (www.yellowtimes.org). Weglogs orrialdeak be hor dagoz, persona arruntek euren zuzeneko kazetak plazaratzeko gehienbat. Bagdaden bizi diranak edo ta frontean dagozan soldaduek eurek be weblog horreen egileak dira, eta horri esker, informazinoak bero-bero irakurri geinkez. Honeen artean, Salam Pax internautearena (Bagdaden bizi ...

Wireless edo kable bako konekzinoak

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   sarean
Teknologia honen alde txarrak 1.- Distantzia Egoitza eta antenen arteko distantzia handia danean, seinalea ez da helduko edo kalidadea ez da hain ona izango. Orain dala gitxi, Kanarietan egindako saio baten orain arte lortu dan kable bako konekzino luzeena egin da (Tenerifetik Gran Kanariara: 70 km.). Telebista eta telefonoakaz legez, antenak erabilten dira, bialdutako seinalea errepetiduteko eta leku batetik besterako bidea jarraitu daian. Teknologia honetarako erabilitako antenak norabide bakarrekoak eta norabide anitzekoak dira. Telebista eta eskuko telefonoen seinaleagaz pasetan dan ...

Disketteari agur!

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   sarean
Disketeei agur, 'memory bird' izenekoei ondo etorri Ekipo barrietan aukera nahiko garbia dogu merkatuan: alde batetik, CD-ROM sistema ezaguna eta, bestetik, USB memoriak, sarritan 'memory bird' izeneko tresnak. 'Memory bird' da Dell enpreseak eskaintzen dauen sistemea disketeak ordezkatzeko: oso txikiak dira, boligrafo baten antzekoak eta, pisu gitxikoak, nahikotxu memoriadunak eta horrezaz ganera, prezio merkeko tramankuluak dira. Honezkero, informatikako edozein dendatan topau geinkez 20-30 euroan (Dell enpresearenak) edo karuagoak (Compaq markakoak); gure ordenagailuan klabija bategaz eranstea da bidea 'plug and play ...

Internet & Irakeko gerrea

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   sarean
Internet burrukarako gune? Internet gerrearen kontrako foro bihurtu da aspaldion baina beste alde batetik, Internet bera be gerra zelai bihurtu leiteke: orain dala pare bat hilebete, 'The Washington Post egunkariak argitaratutako albiste baten arabera, ezkutuko agiri bat aitatuz, Bush presidentearen gobernuak 'arerioen' sare informatikoen kontrako ustezko erasoetarako egin beharreko lanak abiarazo behar zituan hainbat arinen. Hackerrek erabilten dituen teknikak eta teknologia erabiliz, arerioen sare informatikoak eta, horren ondorioz, komunikazinoetarako sareak edota misilak jaurtiteko erabilten diran ordenagailuak eta sistemak zapuzteko ahaleginak ...

Erlijinoa Internet Sarean

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   sarean
Abade eta sinisleen arteko hartu-emonak Interneten bidez abade eta sinesleen arteko hartu-emonak goitik behera aldatu dira: sarritan, bialdutako korreo elektronikoak bialtzaileak berak autozentzurau egiten ditu, noz edo noz plazaratuko diran bildurrak jota edo. Askoz errazagoa da (eta seguruagoa pentsauko dabe askok) alkarrizketa personala abadearen eta fededunaren artean, e-mail batez arazo edo zalantza erlijiosoak kontetea baino. Abadeari zuzenean egiten jakozan autorpenak edota aholku eskabideak eta e-mail batez egiten diranak ez dira bardinak. Dana dala, bateren batek pentsauko dau e-mailez pekatuak autortzea ...

Teknologia beti aurrera

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   sarean
Fikzinoa ala errealidadea? Orain arte filmeetan bakarrik ikusitakoak eguneroko bizitzan sartzen joakuz. Teknologiak beti dakarz gauza barriak baina eztabaidagarriak eta polemikoak be bai sarritan. Hona hemen urte barriak ekarri deuskuzan kontu bi: AEBetako supermerkatu batean aproba bereziak egiten ibili dira: dirua erabili beharrean kreditu txartela erabilteak sekulako iraultzea ekarri eban; orain, bide horretatik jarraituz, supermerkatu batzuetan ('Kroger Co' izenekoan) txartel barik be pagetako modua dago, gure hatzamarretako ikurren bitartez. Labur esateko, eskaner batek hatzamarraren irudia ataraten dau eta informatikearen bitartez ...

Zine birtuala

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   sarean
Hona hemen, gune interesgarri batzuk: www.lordoftherings.net (ingelesez) www.elsenordelosanillos.aurum.es (erderaz) harrypotter.warnerbros.com (erderaz) chamber.kewlplacas.net (ingelesez) Oharra: Gabon-jaiotako egun honeetan, guztion korreo elektronikoak ganezka dagoz zorion mezuak dirala eta. Panda Software enpresak abisau dauenez, kontuz ibiltea komenidu da, sarritan zorion mezu horreetan birusak be sartzen jakuzalako: 'Happy Christmas', 'Happy excite Christmas', 'Happy funny Christmas' eta 'Happy good Christmas' lako mezuak oso arriskutsuak dira, kasurik gehienetan birusez ondo horniduta etorten jakuzalako. Erne beraz, egunotan jasotako ...

Microsoft eta Linux: bien arteko lehia

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   sarean
Batzuen ustetan, Linux ondo ikastea nahikoa gatxa da baina Interneten egon badagoz ikasteko gune aproposak. Hona hemen horreetako web orrialde batzuk: http://www.linux.com (ingelesez) http://www.linux.org (ingelesez) http://www.linux.com/learn/ (ingelesez) http://www.ctssn.com/ (ingelesez) http://g.unsa.edu.ar/linux/novato-a-novato/novato-a-novato.html (gaztelaniaz) http://structio.sourceforge.net/guias/AA_Linux_colegio/AA_Linux_colegio.html (gaztelaniaz) Honako beste orrialde honetan, Linux sistemearen gaineko kontuak begiratu geinkez eta euskeraz gainera (danetara, 13 ikasgai dira): www.linuxbaita ...