Ingalaterrako lesbiana bikote bat semearen zain dago Internet Sareari esker
2. – Eskola eta liburutegietako Internetera konekzino murriztua
AEBko legeria betez, eskola eta liburutegietako ordenagailuetan murrizketea dago, batez be, Interneteko helbide zehatz batzuetara sartzeko orduan. Pornografia da, jakina, legeria horren helburu nagusia eta gazte eta gaztetxoei orrialde horreetara sartzeko bidea zarratzeko asmoagaz eginda dago. Ondorioak, barriz, ez dira hain argiak izan: gay, lesbiana, kondoia, sexu segurua edo antzerako berbak topau gura izan ezkero, leku horreetako ordenagailuetan, instalauta daben programa martxan jarten da eta ez dago sartzeko modurik. Hau da, sarritan, osasunaren ganeko web orrialdeak galarazota dagoz eskola eta liburutegietako ordenagailuetatik.
Ordenagailuotako programek galarazotako berba batzuk kontuan hartzen ditue eta web orrialde jakinetara sartzerik ez dago. Zerrenda horreek zelan dagozan osotuta beste kontu bat da, izan be, osasunaren ganeko orrialdeen % 25era sartzeko aukerarik ez dago.
Programa horren alde ona ondokoa da: ia-ia Sareko web pornografiko guztietara sartzea galarazoten dala % 87 eta % 91 bitartean, hain zuzen be.
3.- Kamara digitalen munduan beste produktu barri bat
Fujitsu etxeak esan dauenez, oraingo garagarrilaren 25ean plazaratuko dau bere azken produktua: kamara digital barri bat “@xia SlimShot” izenekoa; ezaugarririk garrantzitsuenak pisua eta neurriak izango dira (35 gramu). Gero eta tramankulu txikiagoak ataraten ditue eta kameren munduan nabarmen ikusten da hori. Fujitsuren kamera digital barri hau bide horretatik doa: neurriak ondokoak dira: 8,5 x 54 x 6 milimetro, ia-ia kreditu txartel baten neurrikoa; honegaz batera, prezioaren arazoa: kamara barri hau, gitxi gorabehera, 100 dolarretan egongo da salgai. Aukera bikaina, benetan.
4.- 'Pirata informatikoen' arteko txapelketea
AEBetako gobernua nahiko arduratuta egon da egunotan pirata informatikoen erasoen bildurrez. Antza danez, pirata informatikoen artean garagarrilaren 6an Interneteko milaka web orrialde erasoteko deia zabaldu zan txapelketa antzeko batean. Horretarako, http://www.defacers-challenge.com orrialdea preparau eben eta bertan azaltzen zan txapelketa honen araudia: sei orduko erasoaldian ahal zan eta web orrialde gehien erasotea zan helburua eta puntuak lortzeko, erasotuak ziran zerbidoreak kontuan hartuko ziran.
Dana dala, txapelketa honen barri arin zabaldu zan eta adituek eta seguridade enpresa nagusienek neurriak hartu zituen eta, beraz, kalteak nahiko txikiak izan dira.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Ez da gauza barria baina bai semea eskuratzeko bidea: haziz lortzeko ahaleginetan Internetera jo eta http://www.mannotincluded.com helbidean topau eben esperma edo hazi-emole bat. Orrialde horren bidez (gizonak kontuan hartu barik edo antzerako bat izango litzateke itzulpena), lesbiana bikoteak eta esperma emoleak hartu-emonetan jarten dira eta helburua, bikote lesbianek umea izateko aukerea bultzatzea da. Hartu-emon horreen ondorioz eta 1.305 libera pagau ondoren, esperma emole bat topau dabe eta bide horri esker, Britainia Haundian jaioko dan lehen umea bidean dator.
Hau guztia zergaitik? ongarritze edo fertilizazinoko kliniketara joan ezkero, normalean sexu bereko kideei ezezkoa emoten deutsielako. Orain dala urtebete orrialde hau atondu zan lesbiana bikoteei edota bakarrik egonik umeak gura dituen emakumeei laguntzeko. Prozesua erraza da: bikoteak bere eskaerea altan emon behar dau eta zerrenda batetik aita egokia aukeratu behar dabe. Hiru aita aukeratu ondoren, alkarrizketa sikologikoa pasau behar dau bikoteak. Esperma emolea zein izango dan erabagi eta gero, ama izango danak aukera bi ditu: batetik, inseminazinoa klinika batean egitea edo berak bere kontura etxean egitea.