Wireless edo kable bako konekzinoak
Teknologia honen alde txarrak
1.- Distantzia
Egoitza eta antenen arteko distantzia handia danean, seinalea ez da helduko edo kalidadea ez da hain ona izango. Orain dala gitxi, Kanarietan egindako saio baten orain arte lortu dan kable bako konekzino luzeena egin da (Tenerifetik Gran Kanariara: 70 km.). Telebista eta telefonoakaz legez, antenak erabilten dira, bialdutako seinalea errepetiduteko eta leku batetik besterako bidea jarraitu daian. Teknologia honetarako erabilitako antenak norabide bakarrekoak eta norabide anitzekoak dira. Telebista eta eskuko telefonoen seinaleagaz pasetan dan legez, trasmisinoetan eragin zuzena izaten dabe uhinei traba egiten deutsien eraikuntza eta mendiek.
2.- Seguridadea
Informazinoa airetik doa eta sarearen eremuan beste ordenagailu bat badago, posible izango da informazinoa lortzea. Teknologia 'klasikoan', informazinoa klabeen bitartez doa eta bide hori gatxagoa da lapurrentzat.
Kasu berezia AEBetako Pentagonoan jazotakoa izan da: Defentsa Ministerioak wireless teknologia honen erabilerea murriztu egin gura dau. Arrazoia argia da: erabilitako seinaleek erradar militarretan eta misil eta hegazkinen sistematan be eragin zuzena dabe. Hori dala eta, Microsoft eta Intel enpresetako teknikariak militarrakaz bat eginda dabilz arazoari konponbidea emon guran. Kontua da ze militarren arazoak eta hain goraipatua izan dan segurtasun nazionalaren kontua eta industriaren interes handiak aurrez aurre dagozana.
'Wireless Alkarteak'
Asmo nagusia ahalik eta kable bako konekzino gehien lortzea da. Horretarako, kide bakotxak bere 'konekzino nodoa' beste kideei eskaintzen deutse doban. Konekzinoa antenen bitartez egiten da eta batzuk seinalea emon eta beste batzuk errepikagailu lanak egiten ditue. Talde honeen helbururik nagusiena askatasuna da: bai Internetera konekzinoak lortzeko eta bai ordenagailuak hartu-emonetan jarteko; hori guztia, Interneteko zerbitzuak kontrolpean dituen enpresetatik kanpo. Gehienetan, talde honeen asmoak Interneten hasierako mobimentu idealisten asmoakaz bat datoz: informazinoa danona da eta horretarako behar diran medioak danonak izatea nahitaezkoa da. Ideia horreekaz batera, software librearen aldekoak be agertzen dira sarritan. Era horretako taldeentzat arazo handia da wireless gunean gagozan ala ez jakiteko dagozan zailtasunak. Edozelan be, Matt Jones web diseinatzaileak asmautako sistema baten bitartez, gure ordenagailuak abisetan deusku non, zelan eta noiz dogun konektetako aukerea. Gizon horrek diru piloa irabaziko dau seguru.
http://bilbowireless.net/
http://nodos.bilbowireless.net/
http://www.redlibre.net/
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Kable bako teknologia edo Wireless izenagaz ezagutzen dogun teknologia aspaldian dabil mundu honetan bueltaka. Munduan eta, batez be, AEBetan nahiko arin zabaldu dan teknologia honek aukera ederrak aurkeztu ditu Internetera konekzinoak egiteko eta ordenagailuen arteko loturei begira. AEBetan, kable bako 16 miloe 'portatil' inguru dagoz. Abantailarik nagusiena: askatasuna eta mobikortasuna, orain ez da beharrezkoa gure ordenagailua kable batez telefono lineara lotzea, kable barik nabegetako aukerea dago. Gure tramankuluan tarjeta nahiko merke bat erantsi (50-100 euro edo) eta kable bako sare berezia gure inguruan egotea nahikoa izango da parkean jesarrita edo kafetegian trankil-trankil gagozala nabegetan hasteko.
Wireless teknologia edonon
Unibersidadeetan erabili izan dira kable bako sareak baina hotel eta bulego batzuetan be badagoz honezkero. Bitxikeria moduan, Lufthansa hegazkin konpainiak Washington-Frankfurt hegaldian gure jesarlekuan ordenagailu eroangarria atara eta Interneten sartzeko aukerea eskaintzen dau. Erresuma Batuko zenbait aireportutan be badago aukerea: Heathrow, Gatwick, Stansted eta Aberdeen-eko aireportuak kable bako gune dira. Aireportuetan ez eze, Hilton sareko hoteletan be laster egongo da aukerea eta herrialde horretako trenak be preparetan ei dabilz wireless teknologia apliketako (Japoniako trenetan ez da behar ezelako kable edo konekzinorik Interneten sartzeko).
Magia emoten dau baina ez
Danok erabilten doguz eskuko telefonoak eta gaur egun ez da inor ikaratzen. Seinalea airetik doa telefono antenataraino eta handik beste antena batzuetara zabaltzen da, era horretara telefono bi hartu-emonetan ipinteko. Hori posible bada, zergaitik ez da izango datuak (informazinoa, irudiak, eta Interneten topau geinken guztia) erabilteko kapaz? Kontuak kontu, 1997an plazaratu eban lehenengo wireless tarjeta IIEE (Institute of Electrical and Electronics Engineers) erakundeak eta hortik aurrera zabalkundea sekulakoa izan da. Protokolo horregaz segunduko megabyte eta bi megako banda zabalera heltzen ziran ekipoak, baina orain beste protokolo bat garatu da 802.11b izenekoa eta zabalera eta abiadurea handitu egin dira, segunduko 11 megatara helduz. Teknologia honi 'Wi-Fi' estandarra deitzen jako.
Wi-Fi teknologia
Adituen esanetan, aurrera pausu haundia da eta izango da ordenagailuen sareak antolatzeko eta elementu eroangarriak hartu-emonetan jarteko. Orain arte, enpresa bateko ordenagailuak konektetako klabeak behar ziran. Orain, barriz, kableak ipintea eta horrek dakarren gastua ahaztu egin geinkez, izan be, ordenagailuek WLAN Wireless Local Area Network bat osotzen dabelako. Horrezaz ganera, enpresa batek eraikuntza bi baditu, egoitza bietako ordenagailuak kable barik konektetako modua dago. Wi-Fi horri esker ahotsa, datuak eta irudiak be bialdu leitekez eta, behar izan ezkero, beharginek ordenagailu eroangarria erabiliz, enpresako sare informatikora edozein lekutatik konektetako aukerea izango dabe.