Linux-Microsoft: burruka sutsuaren beste atal bat
- Euskaltel eta teknologia barriaren aldeko apostua
Wireless sistemak erabiliz Euskaltelek Euskal Herriko herri txikietara eroango ditu Internet eta telefoniako zerbitzuak. 'Celeria' izeneko proiektua martxan jarri da bai Bizkaian eta bai Coruñako probintzian. Bizkaian, Derio herrian sei hilebeteko aprobak egin ditue teknologia hau erabiliz eta Galizian Meicende inguruan be ibili dira.
Oraingoz, Euskal Herrian, Euskaltel enpresearen eskaintzea 42 udalerritara zabaltzen da eta fibra optikoa erabiliz, hurrengo bi urteotan 92 udalerritara helduko dira. Hori guztia, teknologia 'tradizionalari' jagokonez baina wireless teknologia barria 110 udalerriri eskainiko deutsie.
- Sexuari buruzko inkesta mundiala
Durex enpresa multinazionalak sexuari buruzko mundu mailako inkesta erraldoia antolatuko dau Interneten bidez. Teorian behintzat, 50.000 lagunek parte hartuko dabe eta 36 herrialde baino gehiagokoak izango dira.
Parte hartu gura izan ezkero, hona hemen helbidea: www.durex.com/es
- Eusko Jaurlaritzeak euskerara itzuli dau ofimatikako Openoffice.org
Linux eta windows sistema operatiboakaz dabil eta doban deskargau daiteke honako helbidean: http://www.euskadi.net/euskara-soft.
Idazteko, kalkulu-orria, marrazki bektorialeko aplikazinoa eta Openoffice Impress aurkezpenak egiteko aplikazinoak ditu (word, excel eta powerpoint). CDan Xuxen zuzentzaile ortografikoa be integrau da eta Openoffice instalau ondoren instalau behar da.
- Eleka Enpresak OCR (Optical Character Recognition) softwarea aurkeztu dau euskerazko idatziak eskaneau eta ezagutzeko
Omnipage ezagunaren osogarri izango da software hori eta laster Microsoft Word eta Open Office-erako zuzentzailea sortzea da Elekaren asmoa IXA eta Elhuyarregaz batera.
Gotzon Plaza
Linux eta sistema edegiak gero eta indar handiagoa hartzen doaz eta bide batez Microsoft enpresea gero eta urduriago dago. Horren erakusgarri, honako gaurko kapitulu hau: Linux sistema operatiboa Unix sisteman oinarritzen da eta Unix sistemearen jabegoa SCO konpainiarena da. Konpainia horrek IBMren kontrako salaketea plazaratu dau IBMk Linux garatzeko Unix sistemako kodeak kopiau ditualako; dana dala, azken hogeitamar urteotan Unix sistemako kodeak goitik behera aztertu eta arakatu ditue mundu guztiko informatika fakultadeetan. Orduan, salaketa hori zentzunik bakoa da eta ez dot pentsetan aurrera joango danik. Kontuak kontu, IBMk guzurtatu egin dau salaketea eta holako mehatxuakaz ez dala kikilduko be adierazo dau.
Eta honen ostean zer dago? Linux sistemearen ospea kaltetzeko asmoa argi eta garbi eta, zeozelan, Linux sistemea garatzen dabilzan ganerako konpainiak bildurtzeko gogoa. SCOren esanetan, Linux sistemea Unix sistemearen azpi produktu moduan hartu geinke eta, beraz, Unixen lizentzia ez daben enpresak legez kanpo egongo litzatekez Linuxentzako produktuak garatzeko orduan.
Gaiaren harian, Microsoft Etxeak (Linuxen arerio amorratua) SCOgaz konpromiso sendoa lortu dau; horren arabera, Unix sistemearen kodea erosi eta era horretara SCOren alde agertu da auzi eta saltsa honetan.
Baina burruka honetan gauzak ez doaz ondoegi Microsoft-entzat: oraintxe Alemaniako Munich udaleko bozeroaileek esan dabenez, 2004rako udaleko 14.000 ordenagailu Windows sistematik Linuxera pasauko dira. Benetan golpe gogorra Windows eta Microsoftentzat.