Sarean  II. urtea // 29. zenbakia - 2003ko garagarrilaren 1a

New Yorken Internet bidez tabakoa erostea galarazo egin dabe


Bizkaie!


1. – New Yorken Internet bidez tabakoa erostea galazo egin dabe

AEBetan tabakoaren kontra edo behintzat tabako erretzaileen kontra sekulako kanpainak egiten dituela guztiok entzun dogu. Bai telebistan eta baita pelikuletan be sarritan ikusi dogu zelan garagardao bat edateko momentuan (kalean esan gura dot) boteilatxua paperezko poltsa marroi batean sartzen dabela eta tabakoari jagokonez, erretzaileak nahiko baztertuta dagozala ikusten dogu: jatetxeetan aparteko lekuak izaten ditue, enpresa askotan erretzea galazota dago eta erretzaileek kalera urteten dabe euren zigarrotxua erretan, tabernetan be erreteko debekua laster plazarauko dabela eta holako kontuak sarri entzun doguz. Betiko moduan, AEBetan moralaren edo faltsukeriaren alde biak agirian dagoz, ze armak eta armak erosteko erraztasunei buruz inork be ez dau ezer esaten.

Orain, debekua Interneten be ezarri dabe, Sarea erabilita, umeek tabakoa erosi leikieela azalduz. Kontuak kontu, batzuen ustetan, arrazoi ekonomikoak dagoz horren guztiaren azpian: Internet bidez Marlboro edo Winston pakete batek 3,11 dolar balio dau eta tabako denda batean, barriz, paketetxu horrek 6 dolarreko prezioa dauka. Sei dolar horreetatik ia-ia hiru New York estaduari pagau behar jakon zergea da eta, jakina, Interneten ez dago era horretako zegarik. Gauzak holan dirala, New Yorkeko estaduak pasa dan urtean 895 miloi dolar galdu zituan eta jakina, dirutza horren aurrean, debeku hau askozaz argiagoa azaltzen da.

2. – Telebista eta Internet-en arteko hartu-emonak

Telebista eta Interneten arteko hartu-emonak gero esta estuagoak dira arlo guztietan eta horren erakusgarri Tele 5 kateko Pecado Original izeneko programeak antolatu dauen film laburren txapelketea aitatu behar. Film labur horreek labur-laburrak dira Interneterako dirala kontuan hartuz (45 segundutakoak eta 3,5 Megakoak gehienez be).

Txapelketa honi 'Pecata Minuta' izena ipini deutsie eta informazino gehiago http://www.pecadoriginal.telecinco.es helbidean topauko dozue. Astero bialdutako bideoen artean hamar aukeratu eta telebistako programan erakutsiko ditue; horreen artean, ikusleek bi aukeratuko ditue. Zortzi finalisten artean azken aukeraketea egingo da eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu

3.- 'Ziber-ekologistak' martxan doaz

Espainiako gobernuak Greenpeace erakundeko itsasontzi nagusia Rainbow Warrior geldierazo eban pasa dan astean eta orain Valentziako portuan geldi dago. Greenpeace Erakundeak afrikar egur tropikalaren inportazioaren kontra bideratutako kanpaina baten barruan 'preso hartu' dabe itsasontzi ezaguna. Barriro itsosoratzeko 300.000 euroko fidantzea eskatu deutsie, Greenpeace-n esanetan, orain arte ipini deutsien fidantzarik haundiena.

Hasarre bizian, Greenpeace-k itsasontzia askatzeko kanpainea abiarazo dau eta internauten erantzuna atoan ikusi da: milaka zibernautek euren ordenagailuetatik mezuak eta mezuak bialdu eta Espainiako Sustapen Ministerioko zerbitzailea bi aldiz blokeau ei dabe.

4.- Wireless teknologia erabilgarri

Batzuetan diruaren faltea dala eta, beste batzuetan, arazo teknikoak tarteko, kontua da ze betiko kableak ezin dirala zabaldu leku batzuetan eta sareko ordenagailuen arteko konekzinoak ezinezkoak izaten dirala. Horixe pasau da Ozeano Barean dagoan Niue irla txiki-txikian: bertan, danetara 1.700 lagun dira eta kableak ipintea oso karua da bertakoentzat. Arazoari aurre egiteko, irlako 260 kilometro koadroko zabaleran, WiFi sistemea preparau dabe: antena eta errepetidoreen bidez, bertako ordenagailuek ez dabe ezelako konekzino klasikorik behar. Orain, sistema guztia martxan jartzeko, WiFi teknologiaren bitartez konektau daitekezan ordenagailuak behar ditue.