Teknologiarik aurreratuena gerran
XXI. mendeko gerrak
Oraingo gerra honek ez dauka zerikusirik orain arte izan diranakaz konparauta, teknologiaren erabilereari begiratzen badeutsagu behintzat. Lehen aitatutako Zentru erraldoi horretatik tropen mobimentua eta soldadu guztien posizinoa eta arerioak kontroleteaz ganera, itsosoz zein lurrez erabilteko tresneriari begiratuta eta soldaduek eurek daroen ekipamendua be fikzinozkoa emoten dau: gauez ikusteko betaurrekoak, gasaren kontrako maskarak, arerioak atzemoteko tresnak, gerra eremuaren ganeko informazino topografikoa zein bestelako datu batzuk jasoteko ordenagailu txikia, GPSa...
Bien bitartean, gerrearen kontrako jarrerea inoiz baino gogorragoa eta sendoagoa izan da munduan zehar eta gerrearen kontrako web orrialdeen artean, danatarikoak dagoz: azkenetarikoa artista grafikoek preparau dabena: www.dibujantescontralaguerra.org; Espainiako egunkari nagusienetan euren komikiak eta binetak argitaratzen dituen artistak batu dira hor. Hasieran euren asmoa egindako margo eta binetakaz erakusketa bat atontzea zan baina azkenean asmoa apur bat urrunago joan da: edozein internautak eginiko binetak inprimidu egin leitekez bai manifestazinoetan erabilteko edo gerrearen kontra egiten diran edozein ekintzatan erakutsi ahal izateko. Orain arte hogeitamar artista baino gehiago alkartu dira eta edozeinek parte hartu leike.
Azkenik, beste orrialde bat aitatu gura neuke: Gurutze Gorriak desagertutako personak topetako abiarazo dauen web orrialdea. Ideia ez da barria ze Bosniako gerran be erabilia izan zan sistema hau. Hona hemen hebidea: http://www.familylinks.icrc.org/home.nsf/home/webfamilylinks
Orrialde horretan bai Kosovo, Bosnia, Sierra Leona eta baita Irak-en izandako gerrearen ondorioz, familiak sakabanatu eta familia kideak 'galdu' diranez, familiako kideak topetako edo, besterik ezean, argigarriak izan daitekezan datuak eskaintzen ditue.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Irak-eko gerrea amaitzear dagoala dinoe baina ondorioak eta burukominak orain agertuko dira. Interneten oraindino be gerra honen inguruko barriak ez dira ez amaitu, ezta gerra honen kontrako ekintzak be.
Hasiera-hasieran aditu guztiek esan eben gerra honen elementurik garrantzitsuenetarikoa teknologiaren erabilerea izango zana eta ez dabe hutsik egin. Aldeak, gorabeherak sekulakoak izan dira alde bien artean: Irak-eko herritarrek urteotan jasandako enbargoaren ondorioz, gerrako tresneria guztia nahiko zaharkituta gelditu jake eta horren aurrean, AEBek erakutsi daben indarra upealakoa izan da. Gerra teknologiko barriaren zipriztinak heldu jakuz eta pelikuletan ikusitako gauzak oraingoan bene-benetakoak bihurtu dira.
Gerrearen kontrola gerra eremutik urrun
AEBek gerra honetarako Operazino Zentru erraldoia (Centcom) atondu dabe ehundaka ordanagailu martxan ipiniz; gerra eremuaren kontrol osoa izan dabe eta misilak eta era guztietako armak bideratzeko erabili dabe zentru hori. Zentru horretako pantailatan puntu urdin batez ikusten dira amerikar helikoptero, tanke, ibilgailu, kainoi, hegazkin eta ia-ia soldadu guztiak be. Puntu gorri batez irakiarren tropak adierazoten dira eta puntu beilegiakaz, eraikin militarrak. Benetako gerrea, gerra eremutik oso urrun dagoan 'bulego' batean antolatzen eta gidatzen da.
Puntu urdin edo gorrien informazino hori sateliteen bitartez trasmitiduten da zentru nagusira eta hor koordenatu-sistema bat gordetan da ordenagailuen memorietan. Gorde behar dan informazino kopurua oso handia da eta gainera puntu urdinak eta gorriak mobiduten diranean, koordenatu barriak jaso behar dira ordenagailuetan informazinoa barriztau daiten. Sateliteak etenik barik dabilz munduko atal hori goitik-behera arakatzen eta aztertzen baina orain hamabost bat egun izandako hare-ekaitzaren eraginez, sateliteen irudiak eta informazinoa ez ziran izan guztiz zehatzak eta horren ondorioz, Operazino Zentruko koordenatu-sistemea itsututa gelditu zan. Gainera, hare garauak ordenagailuetako tripetara eta tanke, kamioi eta enparauetan sartzen dira eta sarritan ez atzera ez aurrera gelditzen dira.
Dana dala, ekaitza amaitzen danean, Operazino Zentrura heltzen dan informazino jarioa benetan geldiezina da eta arazoak be sortzen dira informazinoaren garraiobideetan, sateliteetan. Tanke, kamoi, soldadu, misil eta bonba bakotxak bere koordenatuak ditu eta horreek sateliteen bidez bialtzen dira. Hori bai, koordenatuen ganeko informazino hori trasmitiduteko sateliteek banda zabalera nahiko handia behar dabe eta militarrak konturatu dira eskazia horretaz. Zer egin egoera horren aurrean? Satelite militarrak nahikoak ez zirala eta, lurralde horri koberturea emoten deutsien beste satelite batzuk konfiskau ditue: PanAmSat, Intelsal eta Inmarsat satelite komertzialak, hain zuzen. Horrezaz ganera, satelite barria martxan jarri behar izan dabe, NASTAR GPS 2R-9 izenekoa.
Satelite komertzialakaz ze arazo dago? Informazinoaren kodeketa hain zuzen be
Satelite militarrek bialtzen daben informazino guztia kodetuta dago. Jakina, satelite komertzilak egokitu egin behar dira betebehar horreetarako eta ez dira hain seguruak. Hori dala eta, soldaduekaz dagozan kazetariei Thuraya markako eskuko telefonoak ez erabilteko eskatu eutsen marka horretako telefonoak aitatutako sateliteen bidez dabilzalako eta AEBetako armadaren buruek susmoa dabe Irak-eko militarrek ez ete dituen ezagutuko telefono horreen kodeak; teorian behintzat, satelitearen seinalea jasotea erraza da eta bardin koordenatuak topetea eta, era horretara, amerikar tropak non dagozan jakitea.