Komunean be Interneten nabegetako aukerea
Gotzon Plaza,
informatikoa
Bromatan antza baina Ingalaterrako aita batek bere semea 'salgai' jarri eban Interneten
Bost urteko semea Interneten 'salgai' euki ondoren, polizia aitaren etxera joan eta azalpenak eskatu eutsiezan. Orain dala urte bi Alex Wilson, Eskoziako aita batek, iragarki hori ipini eban Interneten oso bihurria zan bere semetxoari bromea egiteko asmoagaz eta, antza, ahaztuta eukan gaia polizia etxera etorri zan egunera arte.
Interneteko mezu bereziaren izenburua ondokoa zan: 'Mutiko bihurria salgai, aspiragailuagaz nahiko ona baina platerrak garbitzeko egokiegia ez nahiko txikitxua dalako. Buruko minak ziurtatuta'.
Komunean be Interneten nabegetako aukerea
Microsoft enpresa erraldoiak 'iLoo' izeneko bere azken asmakizuna aurkeztu dau: komunean egonda be, Interneten sartzeko aukerea hortxe daukagu. 'Lapikoaren' aurrean pantaila eta kable bako tekladua, ordenagailua bera konketaren azpian. Wireless Lan antena bat sabaian eta konekzinoa kable barik lortzen da.
Antza danez, uda honetan Britainia Haundian jarriko da lehenengoz musika festibalen zirkuitoan. Euskal Herriko erromerietan ipintea baino ez jaku falta!!!!!!!!!.
Barri bitxi hau Interneten zabaldu ondoren, Microsoft enpreseak Bretainia Haundiko Microsoft ataleko langile baten bromea bat baino ez dala azaldu dau. Baina kontua ez da holan amaitzen: barriro Microsoft enpresak kaleratu dau, ideia hori benetakoa izan zala baina sortutako 'katxondeoa' ikusita, aurrera ez egitea erabagi zala.
ONCE erakundeak itsuentzako eskuko telefono bereziak aurkeztu ditu
Itsuentzako pentsautako eskuko telefono barria aurkeztu dabe Madrilen ONCE eta Code Factory enpresek. Telefono horreetan software berezia ipinita, telefonoaren erabilerea ahots sintetizatu baten laguntzaz erraztu egin leiteke.
Azken modeloetan erabilteko pentsauta dago eta lehenengo bertsinoa Nokia 3650 eta 7650 modeloetan baino ezin da erabili oraingoz baina beste telefono batzuetan be kargau leiteke. Prezioa 72 eurokoa izango da.
Apple enpreseak ekipamentu barriak plazaratu ditu
Ekipo barriak «eMac» izenagaz ezagutzen diranak kalean dagoz. PowerPc G4 prozesatzailea, CD eta DVDak grabetako elementuakaz, grafikoetan emoitza oso onak eta 80 Gb-eko diskoagaz eta prezio nahiko interesgarriagaz: 960 eurotik gora (BEZ barruan).
Ekipo barri honeek Wireless teknologia (kable bakoa) erabilteko be preparauta dagoz: antenatxoa dakar eta AirPort Extreme tarjeta ipinteko aukerea emoten deusku eta elementu bi honeekaz Wi-Fi kable bako beste elementu batzuekaz konekzinoak egiteko bidea eskaintzen jaku.
www.apple.com/educa/education/emac/