Internet gerra eremu
Interneten badago non begiratu
Vortech, Floridako enpreseak bere zerbitzailea eskaintzen dau web orrialdeak sartzeko. Horreetako bat, Yellow Times izeneko albiste agentzia bati alokatu eutson baina enpresa honek Irakek preso hartutako soldadu amerikarren irudiak emoteagaitik, zentzuratua izan da (www.yellowtimes.org).
Weglogs orrialdeak be hor dagoz, persona arruntek euren zuzeneko kazetak plazaratzeko gehienbat. Bagdaden bizi diranak edo ta frontean dagozan soldaduek eurek be weblog horreen egileak dira, eta horri esker, informazinoak bero-bero irakurri geinkez. Honeen artean, Salam Pax internautearena (Bagdaden bizi ei dala dino berak) ezagunenetarikoa da http://dear_raed.blogspot.com/ (ingelesez dago). Beste weblogs batzuk: www.back-to-iraq.com, www.nowarblog.org
Honegaz lotuta, Interneten dagozan erasoak aitatuko neukez. Gerrearen alde eta kontra dagozanak euren 'armak' erabilten ditue besteei eraso egiteko. Berbarako, Al-Jazeera telebista arabiarrak Interneten dauen ingelesezko web orrialdea (http://english.aljazeera.net/) erasotua izan da behin eta barriro, soldadu presoen irudiak ipini ondoren. Arabiarreraz dauen orrialdea be erasotua izan da (www.aljazeera.net).
Gerraren kontra dagozanen aldetik, 1.000 web orrialde baino gehiago izan dira erasotuak mundu osoan, gerrearen kontrako mezuekaz eta Bush, Blair eta Aznaren kontrako mezuekaz; Saddam Husseinen kontrakoak be ugari egon dira. Aldekoak eta kontrakoak, hackerren teknikak erabiliz, Interneteko orrialdeetan sartzen dira.
Estadu mailan, PPko web orrialdearen kontrako erasoak be izan dira (www.pp.es) eta blokeauta be egon da pare bat aldiz. PPk erasoaren errua www.noalaguerra.org web orrialdeari leporatu deutso. Orrialde horretan, gerrearen kontrako informazinoak eskaintzen dira, manifestazinoetako bideoak eta poliziak manifestarien kontra erabilitako indarkeria erakusten daben bideoak be bai.
Bitxikeria legez, Espainiako parlamentuan, Alderdi Sozialista eta Ezker Batuako parlamentarioek e-mail baten bitartez AEBen alde eta honeek gerrearen aurrean hartutako jarrerearen alde egindako bideo bat jaso dabe eta kontua da ze e-mail horren iturburua Parlamentu bertako ordenadoreetan dagoala. Bideo hori ikusi gura izan ezkero, hona hemen helbidea: www.elmundo.es/documentos/2003/03/espana/documental.html.
Argi dago, beraz, egungo gerrek informazinoaren munduan be jokatzen dirana eta Internet Sarea gerra eremu bihurtu dana; informazinoa, desinformazinoa, propagandea, egia, guzurra... danak nahastean dagoz Sarean eta patroi edo lemazain onenak be arazoak izango ditu seguru aitatutako bikote horreen arteko mugak ipinteko.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Giza zibilizazinoak aurrera egiten dauenean, gauza guztiek be aurrera egiten dabe. Pasa dan mendea 'informazinoaren mendea' izan da, informazinoa eta hau lortu eta zabaltzeko bideak sekulako iraultzea bizi izan dabelako; Interneten erreboluzinoa be joandako mendean hasi zan. Giza ekintza guztiekaz lotuta dogu informazinoa eta, zelan ez, gizakion arteko gerrakaz be ondo lotuta. Informazinoa edota propagandea gerren inguruko kontua izan da historian zehar eta gauzak ez dira asko aldatu.
Gerrak, informazinoa eta teknologia
Akaso, Munduko Bigarren Gerran hasiko ziran informazinoaren eta propagandaeren arteko hartu-emonak gaur ezagutzen doguzan moduan behintzat. Halan da guztiz be, sasoi haretako teknologia tarteko, informazinoa ez zan izaten zuzen-zuzenekoa, hau da, barria jasoten gendunerako denporea pasetan zan. Vietnameko gerran hasi ginan informazinoa zuzen-zuzenean jasoten. Gatazka horretan, telebistea izan zan informazinorako erabilitako bidea. Ezin leiteke esan zenbateraino baina aditu guztiak bat datoz AEBetako gizartean telebisteak izandako eragina oso handia izan zala adierazoteko orduan. Gerra horren kontrako jarrerak indartzeko erabili zan telebistea. Ikusten ziran irudi gogorrak, gerrearen kalteak zuzenean etxeetara sartzea eta hildakoen eta zaurituen arpegiak ikustea nahikoa izan zan gizarteak kontrako jarrerea erakusteko. Telebisteari esker, gerrea ez zan hain urrun ikusten eta bero-berotan gure begien aurretik pasautako arazo gordina zan eta, era horretara, biktimen negarrak eta sufrimentua geuregandu egiten genduzan.
Puntu honetatik aurrera militarrek ondo baino hobeto ikasi eben ikasgaia: informazinoa euren kontrakoa izan eikeala ta, informazinoaren kontrol zehatza eta gogorra derrigorrezkoa zan gerra 'modernoetan'. Horren erakusgarri, Pertsiar Golkoan 91. urtean izandako gerrea. Zuzen-zuzenean jarraitu genduzan pasadizu guztiak telebistearen bitartez baina informazinoa-desinformazinoa eta egia-guzurra eta propaganda interesatua nahastau ziran.
Azken urteotako aldaketak
Internet izan da elementu barria. Aurreko gerran baegoan Internet baina hamarkada honetan hartu dauen indarra upealakoa izan da.
Aldaketen harian, komunikazinoaren mailan, telebistearen seinalea satelitearen bidez bialtzen da gerra eremutik baina trasmisino modu hau satelite bidezko telebisten menpe dago. Egunotan, edozein telebista katetan ikusten doguzan irudiak sarritan ez dira telebista seinaleak baino, Internet bidez bialdutako irudiak, webcam batez hartutakoak eta sarearen korapiloetatik gure etxeetako telebistetara heltzen diranak. Beste aukera bat, bideo-telefonoena izan da: satelitez bialtzen dira irudia eta ahotsa eta kazetariak kamara tradizonalik barik, zuzenean emoten ditu barriak. Irudiak ez dira hain garbiak baina jazoerak jazo ahala emoten dira.
Informazinoaren kontrola
Komunikabideetara heltzen diran barriak, gehienak, ondo kontrolauta eta neurtuta dagoz. Sarritan, egiaren usainik be ez dabe izaten eta orduan desinformazinoaren edo propagandearen munduan sartzen gara. Oso gatxa da telebistetan gerrako sarraskiak, odola eta gorputz zatiak ikustea, gaur eguneko gerrak arlo horretan 'oso garbiak' diralako. Holakoetan zentzurearen indarra sekulakoa da; AEBetako telebista kateen erabagiz, preso hartutako soldadu amerikarren irudiak ez dira ikusiko, izan be, era guztietako interesak tarteko, komenidu jakezan irudiak eta barriak baino ez deuskuez helarazoko. Gerra giroan, soldaduak janariak banatzen sarritan erakustea ez ete da norberaren burua zuritzeko izango? Internautak laster jaubetu dira trikimailu horreetaz eta buru-belarri hasi dira Interneten beste ikuspuntu batzuk sartu guran. Informazino ofiziala eta ez ofiziala burrukan dagoz, egia esan egunkari eta web orrialde ofizialez ganera, norberak askatasun osoa dauka beste informazino batzuk lortzeko. Iraken kontrako gerran, kontrol neurri zorrotzak tarteko, kazetariak soldaduekaz batera doaz eta, jakina, gerra eremutik bialdutako kronikak Gudarostearen Buruzagitzearen zentzura edo filtroa pasetan dabe.