Zine birtuala
Zinearen glamourra kolokan?
Hona hemen, gune interesgarri batzuk:
www.lordoftherings.net (ingelesez)
www.elsenordelosanillos.aurum.es (erderaz)
harrypotter.warnerbros.com (erderaz)
chamber.kewlplacas.net (ingelesez)
Oharra:
Gabon-jaiotako egun honeetan, guztion korreo elektronikoak ganezka dagoz zorion mezuak dirala eta. Panda Software enpresak abisau dauenez, kontuz ibiltea komenidu da, sarritan zorion mezu horreetan birusak be sartzen jakuzalako: 'Happy Christmas', 'Happy excite Christmas', 'Happy funny Christmas' eta 'Happy good Christmas' lako mezuak oso arriskutsuak dira, kasurik gehienetan birusez ondo horniduta etorten jakuzalako. Erne beraz, egunotan jasotako zaborragaz.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Zinezaleon oroimenean aurretiaz ikusitako irudi magikoak eta pelikula mitikoak betiko izango doguz. Nork ez ditu gogoan erromatarren pelikula handiak, 'Ben-Hur' edo 'Espartako' lakoak eta han ikusten ziran upealako aurrez-aurreko edo burrukak, ehundaka edo milaka aktore eszena ikusgarri hareetan. Gaur egunean be badoguz erromatarren pelikulak, hor dago 'Gladiator' izeneko hori eta bertan egon badagoz holako eszena handiak, persona multzo ikaragarriak agertzen diran horreetakoak. Jakina, film baten grabazinoan jente askok parte hartu ezkero, aurrekontua handiagoa izango da derrigor, guztiei pagau behar jakelako (asko edo gitxi) eta holan gastuak gora doaz konturatu barik. Hori dala eta, ikusleak 'engainetako' trukoak be badagoz eta aitatutako pelikula horreetan, persona talde bat filmetea eta gero pantailan behin eta barriro agertzea edota maketa bat eginaz, panpinak jarri eta horreek filmetea gauza arrunta da; gero filmautako pelikulea errepetidu eta azkenean milaka persona agertuko dira gure begien aurrean. Bardin-bardin egin eben 'Star Wars III' filman. Hona hemen zinemaren trukoak.
Informatika eta teknologia barrien zeresana
Informatika eta teknologia barriak erabiliz, benetan ikaragarrizko emoitzak lortu ditue azken aldian. Oraintxe bertan gure zine aretoetan ikusgai dogun 'Eraztunen Jauna – The Lord of the Rings' filma, batez be, bigarren atala, hau da, 'Torre Biak' izenekoa, horren guztiaren adibide argia da.
Film horretan, teknologiari esker gerra eszena erraldoiak agertzen dira eta milaka eta milaka soldadu dagozala emoten dau (gizakiak, epotxak, aztiak, elfo eta iluntasunaren gizakiak, orkoak eta wargoak), danak nahastauta bildurgarrizko burruketan parte hartzen dabe. Holako eszenak ordenagailuz sortutakoak izaten dira.
Era horretako filmaketa beharrak egiteko programa informatiko berezi bat sortu behar izan dabe, 'Massive' izenekoa hain zuzen be. Massive programa honek milaka elementu sortu leikez eta elementu bakotxari bizitza propioa emon; gauzak holan dirala, elementu bakotxaren mobimentuak bere-bereak izango dira, hau da, bakotxak ezaugarri propioak izango ditu eta, beraz, soldadu bakotxaren mobimentuak eta espresinoak bereak baino ez dira eta kontuan hartu eszena horreetan milaka soldadu dagozala. Jakina, kontrolau behar dan mobimentu kopurua sekulakoa da. Behar hori asko errazten dau 'Massive' programeak.
Film horretako eszenarik garrantzitsuena Helm Amildegiko batailea da, duda barik. Hamabost minutuko eszena hau grabetako, hamalau asteko filmaketa saioak egin zituen lehen planuak eta aktore nagusien eszenak hartzeko. Ganerako kontu guztiak, milaka soldadu burrukan, ekaitza (euria, inusturi eta oinaztargiak) eta milaka soldadu taldeak ordenagailuaren bitartez osotu ziran.
Lehenengo eta behin, filmeko teknikariek 8.000 metro koadroko maketea sortu eben dekoratuak eta planu orokorrak grabau ahal izateko. Gero Weta Workshop enpresea sartu zan bere teknologiagaz ondorengoa beteteko. Adimen artifizialeko teknikak erabiliz, programa berezi bat diseinau eben eta programa horren bitartez, elementu bakotxaren mobimentuak aldagai aleatorioen menpe dagoz, hau da, soldadu batek eraso egingo dau edo aurrera jo edo atzera edo espata jaso eta, hori guztia, aurrean dauen arerioaren erreakzinoakaz hartu-emonetan. Beraz, aktore biziek egin leikien zeregina beteko dabe aktore birtual horreek nahiz eta erraza ez izan: ez ahaztu bataila erraldoi horretan 50.000 lagunek parte hartzen dabela.
Eszenok grabaukeran, programa informatiko horren eraginez, aurretik inork ez daki ziur-ziur zer pasauko dan: elementuak edo pertsonaiak 'bizirik' dagoz eta euren erantzunak neurri batean 'kontrolau ezinezkoak' dira. Esangura horretan, lehen filmaketetan eta programearen probak egiten egozala, Uruk-Hai orko soldadu bildurgarriak burruka bizian ebiltzan bitartean beste batzuk igesi joiazan, korrika hanka egiten eben eta tarrapataka joiazan igeslari horreek, jakina, gizakiak ziran.
Massive programa informatikoari esker, aktore birtual horreek benetako personalidadea daukie eta programa honegaz gizakion berezitasunez janzten dira: batzuk bildurtiak eta beste batzuk, barriz, ausartak, nekaezinak, jatorrak... . Programa horretan, parametro jakin batzuk ipinten jakoz pertsonaia bakotxari eta aktore birtualak inoiz baino errealagoak izango dira.
Massive programeak pertsonaia birtual bakotxaren estrukturearen mobimentuak diseinetan ditu eta orain beste programa bati esker ('Grunt' izeneko programea) soldadu bakotxaren kanpo egiturea osotzen da: zelako uniformea, zelako kolorea eta erabiliko dituan armak eta antzekoak.
Gaiaren harian, makinatxu bat galdera sortzen dira
Zeintzuk dira zine birtualaren mugak? Zine birtualak hondamendia ete dakar hazur-okelazko aktoreentzako? Ze zine modu dator datozen urteotarako? Aktore birtualentzako badago saririk? Aktore birtualek Oskar edo bestelako saririk jaso leikie? Ordenagailuaren bitartez sortutako 'Gollum' pertsonaia (Eraztunen Jauna II pelikulan), 'Jar Jar Binks' (Star Wars III) edo ta 'Dobby' elfoa (Harry Potter), sari jasotzaileak izan leitekez?
Pirateoaren kalteak
Teknologia informatikoa filmak egiteko laguntzaile barri eta guztiz ahalmentsua da; edozelan be, danok dakigu kasu askotan pelikulok zinema pantailetan baino arinago DVD formatoan agertzen dirana. Batez be, Ekialde Urrutiko herrialdeetan nahiko zabalduta dagoan pirateoa dala eta, 'Eraztunen Jauna' filma estreinau baino aste bi lehenago baegozan merkatuan DVD formatuan film horren kopiak (nahiko kalidade eskasekoak) eta euro baten truke. Harry Potter-en kasuan antzekoa pasau zan, hau da, filma estreinau baino pare bat egun lehentxuago kopiak agertu ziran merkatuan eta baita Internet Sarean be.
Zine industriako arduradunak oso arduratuta eta mugak eta kontrolak ezarri guran ibili arren, Sarean egon badagoz honezkero hainbat leku film horren gainean eta nahikoa erraz lortu geinke informazinoa eta filmen trailerrak lortzea be ez da gatxa.