Sarean  II. urtea // 25. zenbakia - 2003ko maiatzaren 1a

Sarean labur-labur

1.- Gerrearen ondoren, amerikar soldaduek Iraken hartutako 'gerra oroigarri edo souvenirrrak' salgai dagoz Sarean

eBay lako enkante elektronikoko orrialdeetan Irakeko 'oroigarriak' topau geinkez: Sadamen estatuen zatitxuren bat, Irakeko banketxeetako bonoak, soldaduen kaskoak, urregorriz eta zilarrez egindako armak eta bestelakoak.

2.- AEBetako gobernuaren esanak betez, Moster.com enpresea bere orrialdeetatik 'arerioak diran herrialdeetatik' bialdutako curriculumak kentzen dabil

Moster.com Sarean beharra topeteko munduko enpresa nagusienetarikoa dan honek, AEBetako gobernuak esandakoa betez, 'herrialde gaiztoetatik' (Birmania, Kuba, Iran, Libia, Ipar-Korea, Sudan eta Siria) bialdutako curriculumak kendu egingo ditu bere orrialdetik.

3.- Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) euskeraz dagoan software-a batuko dauen web orrialdea aurkeztu dau

UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz web barria aurkeztu dau http://softkat.ueu.org eta hor, merkatuan euskeraz dagoen softa ikusgai dago. Katalogo horretan, oraingoz 125 produktu topauko dozuez zortzi ataletan sailkatuta: Bulego aplikazinoak, Irakaskuntzea, Hizkuntzea, Aisialdia, Internet, Tresna orokorrak, Dokumentazinoa eta Bestelakoak.

4.- Nigeriako Justiziak heriotza-zigorra ezarri deutso hango andre bati. Harrika hil arteko zigorra ezarri deutse

Interneten bidez eta Amnesty International erakundeak bultzatuz, gure sinadura elektronikoa emon geinke aitatutako astakeriaren kontra: http://www.amnistiapornigeria.org/ helbidean. Amina Lawal andrea da zigortuta dagoana eta apelazinorako eguna bagilaren 3an jarri dabe. Beste lau persona be badagoz heriotza basati horren zigorpean eta guztion sinadurak behar-beharrezkoak dira zigor hori ebitetako.

5.- Asiako neumonia atipikoak Internet be eraso dau

Birusaren izena 'Coronex' da eta posta elektronikotik sartzen da mezu bialtzaileen benetako helbideakaz barik, ezagutzen doguzan kontaktuen erreferentziagaz. Zorionez, artxiborik ez dau hondatzen eta, beraz, kalte handiegirik ez dau eragiten.