Euskal 'tripakadazale birtualak'
Edateko zer?
Ardaoak beste okasino baterako itxi eta sagardaoa eta txakolina baino ez doguz aitatuko. Gure ustez, Gipuzkoako Sagardao Naturalaren Alkarteko web orrialdera sartzea da onena: www.sagardotegiak.com; sari asko irabazi dituan orrialdea da. Informazinoa euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez topauko dozue. Orrialde nahiko garbia eta ondo preparautakoa. Informazino ugari dago bertan: alkartearen, sagardao naturalaren eta bere prozesuaren gainean eta, azkenean, sagardotegien zerrenda luzea, hartu-emonetarako telefono zenbaki eta kontaktuaren izen eta guzti. Zerrendan atal bi dagoz: web orrialdea daben sagardotegiak eta ez dabenak; web orria daben sagardotegien historia laburra, argazkiak eta mapa txikia be erakusten deuskuez.
Bizkaiko txakolinaren gainean zer? www.bizkaikotxakolina.org orrialdea kontsultetea da nire gomendioa. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez dagoan helbide horretan informazino ugari dago: txakolinaren jatorrizko izendapena, Bizkaiko txakolin guneak, txakolina egiteko prozesua, mahastiak, txakolin klaseak, upeldegi eta enparauen gaineko informazinoa. Bizkaia da izatez txakolin gehien produziduten dauen lurraldea baina ez dogu ahaztu behar Getariakoa www.getariakotxakolina.com.
Sarearen sekretu eta mirari guztiak deskubridutea ez da bape erraza baina gu hor ibilten gara kuxkuxero beharra egiten eta, sarritan, sorpresak be hartzen doguz. Sarean edozer topau geinke, nahiz eta batzuetan bidea urratzea hain erraza ez izan. Gu geu laguntzeko prest gagoz. Endredurik ez badozu gura, sartu geugaz Sarean.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Zeintzuk ete dira euskaldunon ezaugarriak? gure hizkuntza, gure ohiturak, gure kirolak, gure hartu-emonetarako berezitasunak…; nire lagun baten esanetan, euskaldunon ezaugarri nagusienetakoa tripakadetarako zaletasuna da: euskaldunoi askea eta pentzua kentzen badeuskue, akabo gure herria. Arrazoia nire lagunak. Danok be gustora hartzen doguz bazkari, afari eta kopauetarako konbiteak, euskaldunontzat mahaia, jatekoa eta edatekoa aparteko kontua dira. Horren erakusgarri, Eusko Jaurlaritzeak turismoa indartzeko eta bultzatzeko plazaratu eban leloa: 'Atsegin haundiz' eta hor gure gastronomiak indar handia dauka turistak erakarteko.
Sarean egongo ete da zeozer gai honegaz lotuta?
Bai, argi eta garbi. Edozein bilatzaile erabiliz, betiko errezetak, artikuluak, pintxoak egiteko errezetak, herrialdez herrialdeko errezetak, jatetxeak eta askosaz kontu gehiago topau geinkez. Hona hemen web orrialde interesgarri batzuk:
http://www.gourmetvasco.com
Gazteleraz dago baina turismo gastronomikoa egiteko orrialde aproposa da; herriz herriz topau geinke ze jatetxe, ze azoka eta zer bisitau geinken. Iparraldeko informazinoa be badakar.
http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Gastronomia/ Betikoerrezetak
Euskeraz dagoan orrialdea da eta betiko errezetak topauko doguz. Herrialde bakotxeko errezeta tradizionalak Iparraldekoak zein Hegoaldekoak, argazki barik.
http://web.bizkaia.net/bizkaia_informazioa/Euskara/ informazio_orokorra/sukaldaritza/e2COGENE.HTM
Bizkaiko Foru Aldudiak preparautako orrialdea da hau eta Bizkaiko betiko errezetak eskaintzen jakuz (letra txikiegiak agiri dira).
http://www.paisvasco.net/recetas/
Gazteleraz dago eta errezeta tradizionalak eta pintxoak preparetako errezetak be emoten deuskuz. Gura izan ezkero, orrialde honetan agertzen ez dan errezetaren bat eskatzeko aukerea be badago.
Sarean, gastronomiaren gaineko orri asko dagoz baina jatetxe, sagardotegi, txakolintegi eta enparauen gainean be zenbat-gura informazino dago.
Jatetxeen artean, hona hemen aukera batzuk:
http://www.karlosnet.com
Karlos Argiñanoren orrialdea da hau eta erderaz dago. Errezetak irakurri eta sukaldaritzako bideoak ikusteko modua be badago; dana dala, nahiko orrialde nahasia da eta publizidadez beteta dagoana. Orrialde horretatik http://www.hotelka.com helbidera salto egiteko aukerea dago eta hau euskeraz topauko dozue. Hotelaren eta jatetxearen informazinoa eta prezioak be ikusgai dagoz eta erreserbak Interneten bidez egin zeinkiez. Orrialde dotorea.
http://www.zuberoa.com/
Oiartzunen dagoan jatetxe famatuaren orrialdea. Euskeraz eta beste hiru hizkuntzatan. Menuak eta prezioak ikusgai dagoz eta errezeta batzuk be badagoz. Erreserbak telefonoz bakarrik egin daitekez.
http://www.akelarre.net/
Pedro Subijanaren jatetxea da hau. Informazinoa euskeraz be irakurri zeinkie. Orrialdearen diseinua benetan polita eta atsegina. Errezeta piloa dago eta gura izan ezkero, erreserbak Internet bidez egin daitekez.
http://www.restaurantelasa.com/
Bergarako Lasa jatetxea. Diseinu dotorea. Berezitasun moduan, bisita birtuala egiteko aukerea dago. Gaztelaniaz baino ez dago.
http://www.arzak.es/
Orrialde eskasa. Letra ugari baina argazki gitxi eta diseinu aldetik ezer berezirik ez. Erreserbak Internet bidez egiteko aukerea.