Internet guda zelai bihurtu da
“Gmail” izeneko eskaintzea bide barri honeen lehen pausua izan da: posta elektronikoa gordetako Giga bateko (1.000 Mega) lekunea, iragarki barik eta doban ganera. Konpetentziakoek aurre egiteko euren eskaintzak be plazaratu dabez baina nahiko barregarriak dira Google-k emoten deuskunagaz konparauta:
- Yahoo! enpreseak 100 Megako dobaneko lekunea emongo deusku, orain ez hainbeste denbora dala 50 Megako buzoi bategaitik kobratu egiten euskunean.
- Lycos-ek, bere aldetik, iragarki bako Giga bateko eskaintzea luzatzen deusku baina pagau egin behar da.
Beste alde batetik, Microsoft enpreseak “Tresnen barra” barria aurkeztu deusku Messenger nabigatzailean ipinteko (nahiko txirenea, norberaren nabigatzailea hobetzeko “tresnen barra” barri bat aurkeztu behar izatea).
Eta Google, sua biztu dauan honek be, Microsoft-en hurrengo produktuari aurre egingo deutson beste eskaintza bat preparetan dabil: Microsoft-en “Longhorn” sistema operatibo barriari aurre egiteko “Puffin” izeneko tresnea. Proeiktu honegaz Google-ek orain arte bere zereginetatik kanpo geratu dan arloan burua sartuko dau: gure ordenadoreko diskoan gordeta dagozan dokumentuetako testu gatxak edo fitxategi osoak topetako tresna garatzen dabilz. Ideia hau Longhorn sistemeak eskaintzen dauan bilaketa sistemearen aurrean garatu da. Hemen be lehia edegita dago. Longhorn sisteman alde batetik web orrialdeetan eta beste alde batetik ordenadoreko diskoan bilaketak egiteko elementuak bateratu egiten dauz eta oraingoan lehiakide barriak urten deutso bidera.
Adituen ustetan Google-ek daukan estrategia segiduz, sektoreko enpresa danak (nagusienak) dantzan hasi dira eta hau be estrategia beraren ardatza izango litzateke. Holan, konpetentziako enpresek euren indarrak bilatzaileen mundutik kendu eta beste arloetara eroaten dabezaelako eta hau bai dala (bilatzaileen esparrua) Google-ek daukan negozioaren punturik garrantzitsuena. Holan ba, buruzagitza bera be Google-en eskuetan geratuko litzateke.
Hor dabiz danak bata bestearen atzetik: Google buruan, Yahoo! Mail enpresearen negozioan sartuta (posta elektronikoaren eskaintza irabaztezina) eta Microsoft-eri aurre egingo deutson produktuagaz be, eta Yahoo! eta Lycos, ordago honeri aurre egin guran. Ganera, Microsoft be hor dabil, Google Toolbar “tresnen barra” kopiau guran. Danak burrukan, negozioaren pastela jan guran.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Azken hilabete honeetan Interneten dabilzan enpresen artean mobimentu nahiko handiak ikusten doguz eta esan geinke erro bakarrekoak dirala danak: Google enpreseak burua atara dau eta ukondoak be zabaldu eta jo ta ke dabil bere eremua zabaldu guran.
Badakiguz burtsara plazaratzeko erabagiak izan dauazan eraginak, bai politikan baita ekonomian be: 2.700 miloi dolarreko kontuak ez dira bromatan ibilteko modukoak. Igaz 105,6 miloi dolarreko etekina euki eban eta negozioaren kopurua 961,9 niloi dolarrekoa izan zan. Aurtengo lehen hiruhilekoan negozioaren kopurua 389,6 miloi dolarrekoa izan da, igazko epe bardinean baino % 118 gehiago (etekinak epe bardinerako % 148ko igoereagaz, 64 miloi dolarrekoa).
Eta enpresa honek ez dau eragina ekonomia arloan bakarrik izan: Internet-en bertan be iraultza dakarrela emoten dau. Orain arte bere negozioa bilatzaileen munduan sartuta egon bada, oraingoan estrategia barriakaz jatorku eta estrategia barri honeek konpetentzian be eragin zuzena daukie.