Sarean  III. urtea // 65. zenbakia

Antso Jakintsua Fundazinoak liburutegi birtuala edegi dau


Lan danak digitalizauta dagoz, hau da, bisitariak ikusi, eta gura izan ezkero, inprimidu be egin leikez. Konsultak liburuaren izenagaz, egilearen izenagaz, datearen arabera eta hizkuntza desbardinetan egiteko aukerea daukagu bertan. Oraingoz, digitalizautako 800.000 orrialde daukaguz eskuragai, baina gero eta gehiago egongo dira.

Ekimen barri honegaz, Eusko Jaurlaritzeak Gasteizeko Parlamentuan dagozan liburu danak digitalizau eta liburutegi digitala sortu gura dau.

Gotzon Plaza
Informatikoa

Antso Jakintsua Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, 3.000 lanez osoturiko Liburutegi Digitala aurkeztu dau (http://www.euskadi.net/LiburutegiDigitala). Libutegi honetako 3.000 lan 1934. urtea baino lehenagokoak dira eta horregaitik ez daukie egile-eskubiderik.