Diputaduak, telefonoak eta hizkuntzea

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   sarean
Aukeratutako modeloa Nokia 6820 da, eskumako argazkian dagoan hori, eta bost kontinenteetan erabili leiteke. Dendetan 300 bat euro balio dauz. Pentsetan izan dozuena baino gitxiago, ezta? Diseinu aldetik oso deigarria da, izan be, hasieran telefono normaltzat joten badogu be, zabaldu egiten dala ikusi geinke, eskaintzen dauzan aukera guztiak erabili ahal izateko, Internet eta idazteko tekladua tartean. Diputaduek ikastarotxu bat jaso dabe telefonoaren nondik-norakoak ondo ezagutzeko. Izan be, funtzionamentuaren oinarrizko ezagutzea jaso ostean, erabilerea askozaz hobea izaten da, gehienetan behintzat. Orain ...

Internet: lana topetako bidea

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   sarean
Ikerketa horren arabera, sarean 15 miloe curriculum inguru dagoz. Ganera, jenteak askotan joten dau lanpostuak topetan laguntzen daben webguneetara. Pasa dan urtean, berbarako, mueta horretako guneek 600 miloe bisita baino gehiago izan ebezan. Lana topetako helburuagaz Internet erabilten daben gehienak lizentziadunak dira. Halan da be, aurten miloe bat personek lanpostua modu honetan lortu arren, unibersidadean ikasi daben honeen artean hirutik batek baino ez dau amesetan hainbestetan imajinau dauan lanpostu hori topauko. Bizkaie!

Microsoft enpresea bidea urratzen

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   sarean
Batek jakin bost-hamar urte barru holakoak eukiko badoguz gure etxeetan. Baina gauza segurua da arazoak be metatuko jakuzala: zer pasauko litzateke telebista ikusten gagozanean (holako tramankuluan) edo musikea entzuten, birusen erasoa etorriko balitz? Edota “spam” edo “zabor-korreoa”? Orain arte holako kontuak Internet eta ordenadoreakaz buztartzen genduzan baina laster musika ekipo, telebista eta ordenadoreak alkartuta egoteak makinatxu bat burukomin eragingo deuskuz. Onerako ala txarrerago izango ete da? Abantailak bai baina arazo barriak be etorriko jakuz. Gotzon Plaza, informatikoa

Futbol entrenatzaile Sareari esker

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   sarean
Momentuz, 2.950 ziber-entrenatzaile daukiez eta euren artean 600 bat dira astero-astero konektetean diranak. Ganera, joko edo apustuen antzera be antolatuta dago: ziber-entrenatzaile baten eretxiak bete-betean zuzenak izan badira, “zuzendari teknikoaren” titulua lortuko dau.. Gauquelin jaunaren amesa: edozein futbol partidutan, ikusleek eskuko telefono baten bidez euren eretxia emoteko aukerea eukitea, aldaketak erabagi eta eretxiak emoteko, era horretara, ikusleek eurek be jokoaren jarraipenean parte hartu dagien. Ikusiko ote dogu holakorik gurean? Gotzon Plaza, informatikoa

Interneteko tarifa finkoa pagau bai, baina zerbitzurik ez

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   sarean
Kontsumitzaileen alkarteak egoerea salatu dau, eta enpreseak be beraren burua defendituteko argumenturen bat edo beste eukiko dau. Azkenean, ia beti pasetan dan legez, kaltetuak gu geu, kontsumitzaileok. Oraingoan, pagau ostean Internet ezin izan dabelako erabili askok, beste batzutan, telefonoa ikutu be egin ez arren 30 euro pagau behar izana. Laster, arnasa hartzeagaitik be pagau behar izango dogu! Hori bai, heldu dagiala oxigenoa gure birikatara, bestela akabo! Atxapunte

Internetez egindako erosketetan arazoak egon badagoz

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   sarean
Aurrekariak Orain dala urte bi, Donostiako denda batek Internet bidez informatikako produktuak saldu ebazan. Erosleak kreditu txartelaren datuak telefonoz emon ebazan. Baina, kasu horreetan oso gatxa da datuak benetakoak diran jakitea. Aitor Beldarrain Ausbanc bankuetako zerbitzuetako erabiltzaileen alkarteko kideak adierazo dauanez, bankuek aukerea emoten dabe datuak baieztu eta saldutakoak pagauko dirala ziurtatzeko. Donostiako dendearen kasuan, datuak benetakoak ziran, baina pagau eta hilabetera, txartelaren jaubeak esan eban ez ebala Internet bidez erosketarik egin. Ganera, bateren batek, erosketak egiteko, beraren pasaberbea erabilten ...

Munduko superordenadorerik indartsuena prest dago

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

SIMO 2004: “hackerrentzako” lehia

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   sarean
Irabazleren bat balego Xifra-ri emon beharko leuskio erabili dauan teknikearen ganeko dokumentazinoa (kodeak eta erabilitako elementu guztien zerrendea). Enpresa honen helburua argia da: alde batetik, euren sistema eta teknologien propaganda egitea, sistema indartsu eta urratu ezinaren ospea lortuz eta, beste alde batetik, hackerrek erabilten dabezan teknikak aztertzea eta ikertzea (euren sistema eta teknologian apliketako. Xifra enpesearentzat ez eze, beste erakunde batzuk be intresauta dagoz, jakina, berbarako Espainiako Guardia Zibilaren arlo telematikoetako arduradunak be adi egongo dira hackerren teknikak aztertu eta ...

Iberdrolaren planak atzeratu egin dira (PLC)

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Eskuko telefonoak mutututeko zorian

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   sarean
Europako Batasuneko legerian holako gauzak guztiz debekatuta egon arren, (1999/5/CE araua) -polizia lanetan izan ezik-, eskuko telefonoak isilarazoteko frekuentzia honeek gero eta gehiago erabilten dira, eta ez bakarrik lehentxuago aitatutako zinema eta abarretan. Leku batzutan, seguridadea dala eta, eskuko telefonoak isilarazoteko frekuentziak dagoz instalauta: enbaxada, leku ofizial, unibersidade eta liburutegietan berbarako. Ospitaleetan be imintea ez litzateke txarto egongo. Espainako Kongresuan be holako tramankulak iminteko ei dagoz. Honeekaz batera, egon badagoz edozeinek erabili leikezanak (teorian behintzat, legez kontrakoak dira ...

“Clusty” bilatzaile barria

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   sarean
Zein da garatutako produktuaren berezitasuna? Honako hau: zeozer bilatzen dogunean, bilatzaileak erakutsiko deuskuzan webguneak atalka sailkatuta dagoz. Internauteak, holan, gura izan dauana arinago topetako informazino nahikoa dauka. Laster ikusiko dogu ideia ona dan eta etorkizunik daukan ala ez, beste bilatzaileek be euren produktuetan holako tresnak eskaintzen dabezanean. Gotzon Plaza, informatikoa

Bertso eta olerkien hemerotekea sarean

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   sarean
Tartean, Julen Urkizak hasitako lanari jarraipena emon gura deutse danak be. Idazle ondarrutarrak, 1990era bitartean, XIX. eta XX. mendeko 450 aldizkaritatik 46.000 fitxa baino gehiago batu ebazan. Ganera, aldizkari eta egileen zerrendea be osotu eban. Ametzagaiña Taldeak Urkizaren lana Interneten jarri eban, eta egitasmo ha oinarritzat hartuta, ‘Bertso eta olerkien hemeroteka’ izenekoa sortu barri dabe. Askotan entzun dogu Interneten ezaugarri baliotsuena interaktibidadea dala, hau da, erabiltzaileak erantzuteko aukerea eukitea. Oraingoan be, gunera hurreratzen diran guztiek euren bertsoak bialdu ahal ...

AEBko hauteskundeetan parte hartzeko aukerea

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   sarean
Aurreko hauteskundeetan (2000. urtean), 27 milioi herritar, gazteak gehienbat, etxean geratu ziran eta abstentzinoa sekulakoa izan zan. Lagun horreek animetako edo, egon badagoz orrialde kuriosoak Internet-en: http://www.votergasm.org/ Columbia, Harvard eta Wisconsin unibersidadeetako ikasle talde batzuk preparautako webgunea. Bisita asko dituan webgunea da, batez be, Rush Limbaugh ultrakonserbadorea danak orrialdera ez sartzeko aholkua emon ebanetik, “orgasmoak eta sexua” Jon Kerry alderdi demokrataren hautagaiari emoten eutsazalako esan ondoren. Beste alde batetik, http://www.moveonpac.org musikari batzuk antolatu daben ...

Gaboren azken nobelearen Interneteko istorioa

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   sarean
Horrezaz gan, argitaletxeak teknologiagaz lotutako trabea be euki dau; zehatzago esateko, erruduna ez da teknologia izan, gizarte honetan dagoan zentsurea baino. Jakin badakigu azken urteotan interneteko zerbitzariek filtroak erabilten dabezala, jasoten daben informazino guztia 'garbitzeko'. Alde batetik, seguridadearen atxakiagaz apliketan dabez filtro horreek (terrorismoa da hemen be arrazoi nagusia eta hor dago “Echelon” izeneko proiektua) eta, beste alde batetik, bai ume eta bai gazteak “babesteko” asmoagaz; filtro horreek batez be korreo elektronikoetan agertzen diran berba “lodiak, gordinak eta zikinak” bilatzen ...

Internet-en ligeteak arriskuak daukaz

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Beckhamen ustezko argazki batzuk birusa zabaldu dabe Interneten

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   sarean
Birus sortzaile eta hackerrak ez dira atzo goizekoak, makinatxu bat lan eginda dagoz eta badakie ondo izen handiko lagunei buruzko argazki lizunek beti funtzionau dabela ondo birusak Sarean zabaltzeko. Gehien zabaldu diran birusetako batzuk Britney Spears abeslaria edota Anna Kournikova biluzik agertzen zirala ekarren mezuen bidezkoak izan dira. Bizkaie!

@ nire seme!

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   sarean
Txinan ez eze, baita mendebaldean be modak egoten dira umeen izenen kontuan eta bolada baten erabilienak diranak, geroago baztertu eta beste batzuk aukeratzen dira. Antxinako denporetan, Mao Zedongen sasoian, 'Nazino barria' eta Ekialde Gorria' legez itzuli eitekezan izenak ziran erabilienak baina gaur egun aberria, nazionalismoa eta politikeagaz nahastautakoak baztertu eta izen poetikoagoak aukeratzen dabez. Bizkaie!

Internauten intimidadea

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   sarean
Gotzon Plaza, Informatikoa

Birus sortzaileak lanpetuta

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   sarean
Sven honek ikasketak oraindino amaitu barik daukaz baina enpresako arduradunek lortu dabe bai arerioa lagun bihurtzea. “Arerioagaz ezin badozu, bat egizu beragaz” edo antzeko zeozer pentsauko eben. Gotzon Plaza

Politikoak be erratu egiten dira

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   sarean
Sarritan komentau dogu atal honetan, helbideak zuzen idaztea nahitaezkoa dala, izan be, ezusteko larririk gura ez badozue behintzat, onena helbidea birritan errepasetea da. Gotzon Plaza, Informatikoa