Sarean  III. urtea // 80. zenbakia

Internet-en ligeteak arriskuak daukaz


Gotzon Plaza,
informatikoa

Batzuetan Interneten agertzen diran istorioak guzurrezkoak ala benetazkoak diran esatea ez da bape erraza. Adar joteak ugari dabiz Sarean eta hau horreetariko bat izan leiteke. Edo ez, batek daki.

Argentinako bikote bateri pasau jakona kontauko deutsuet. Antza danez, emazteak hartu-emon bero-beroak eukazan beste gizon bategaz baina ez zuzenean “txat” bidez baino. “Ziber-hartu-emonak ziran. Egunak joan egunak etorri, gizona enterau egin zan. Ikusitakoak ikusita, senarraren asmoa dibortzioa lortzea zan eta horretarako desleialtasunaren frogak behar ebazan.

Holako batean, emazteak Internet-eko txat saioa deskonektau barik itxi eban ordenadorea eta senarrak aukerea belarrietatik hartu eban: emaztearen izenean idazten hasi zan eta beste gizona (amorantea) etxera konbidau eban. Morroia etxera heldu eta han hasi zan matrakea: senarra egoan itxaroten emaztearen ordez. Orduan, senarrak etxean euki eban emaztea heldu zanerarte.

Han batu ziran ba, senarra (sutan seguruenik), emaztea eta honen amorantea (ez hain bero, hau be seguruenik). Senarrak pistola bat atara eta beste biak mehatxatuz sexu hartu-emonetan hasteko agindu eutsen, berak argazkiak ataraten ebazan bitartean. Lortu eban azkenean behar ebazan frogak!! Etxetik alde eginda, dibortzioa eskatu eutson emazteari. Emazteak senarra poliziaren aurrean salatu eban eta fiskala be saltzan sartu zan. Arazoak luze joko dau.

Egia edo guzurra izango ete da ? Batek daki. Badaezpada zuhur jokatu eta txat saioak eta foroetako esperientziak behar dan moduan deskonektau...