Sarean  III. urtea // 83. zenbakia

Iberdrolaren planak atzeratu egin dira (PLC)

Gotzon Plaza,
informatikoa

Iberdrola PLC sistemea garatzen eta apurka-apurka Euskal Herrian be zabaldu guran dabil. Eta zer da PLC hau? Berba gitxitan esanda, sistema honegaz Internet-era konexinoa egiteko argi indarraren klabea nahikoa izango da. Gure ordenadoreak ba dauka argi idarraren klabea, jakina, tramankulu elektriko guztiek legez. Eta PCL honegaz ez dogu ezer gehiago behar gure ekipoan Sarean sartzeko, enpresa elektrikoa (kasu honetan Iberdrola) arduratuko da beste guztiaz.

Teknologia hau oraingoz behintzat aprobak egiteko mailan dago eta Madril eta Valentzia inguruko guneetan baino ez dabe erabili. Aurtengo martian, Iberdrolako arduradunek udagoienerako Euskal Herrian be prest eukiko genduala esan eben baina, alde batetik, diru asko gastau behar dala azpiegiturea preparetako eta, bestetik, beste enpresa batzuen eskaintzek be eragina izan dabela teknologia honen etorkizunean entzun dogu eta azkenean atzeratu egingo da guretzako teknologia hau datorren urteko erdialdera arte edo.

Jakina, enpresa elektrikoek euren sistemak antolatu eta barrikuntzei aurre egiteko moldatu behar dabez (dirua). Bigarren puntua: beste enpresa batzuen konpetentzia. Akaso, hau izan daiteke arrazoirik nagusiena. Banda zabaleko merkatuan gaur egun konpetentzia eta lehia bizia dago eta izen batzuk aitatzea baino ez dago: Euskaltel, Telefónica, Wanadoo eta Ya.com, ADSL eta kablearen bitartez egiten diran konexinoen prezioa gero eta bajuagoei eusten. Ganera, Euskal Herrian badauka enpresaelektriko horrek beste arazo bat: sendo dagoan Euskaltel enpresea, neurri batean Iberdrolarena be bada eta, gauzak holan, Iberdrolaren PCL sistema honek Iberdrolaren beraren beste enpresa bateri egingo leuskio konpetentzia.