“Clusty” bilatzaile barria
Zein da garatutako produktuaren berezitasuna? Honako hau: zeozer bilatzen dogunean, bilatzaileak erakutsiko deuskuzan webguneak atalka sailkatuta dagoz. Internauteak, holan, gura izan dauana arinago topetako informazino nahikoa dauka.
Laster ikusiko dogu ideia ona dan eta etorkizunik daukan ala ez, beste bilatzaileek be euren produktuetan holako tresnak eskaintzen dabezanean.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Google bilatzailerik onenetarikoa ei dala esaten dogu internautok. Baina honek be ezin dau deskantsurik hartu, konpetentzia zuhur eta adi dagoalako: “Vivísimo” enpreseak bere bilatzailearen ‘beta’ bersinoa aurkeztu dau eta bilatzaile honen izena da, http://www.clusty.com (orrialdea ingelesez dago baina ez dauka ezelako zailtasunik).
Enpresa hau, Yahoo! eta Overture erakundeakaz batera, bere teknologia garatzeko ekinean dabil eta hor dago emoitzea. Enpresearen bidea beka baten laguntzinoagaz hasi zan, Estadu Batuetako Zientziarako Erakunde Nazionalak emondako miloe bat dolarreko beka bategaz hain zuzen be.