Sarean  III. urtea // 82. zenbakia

Bertso eta olerkien hemerotekea sarean


Tartean, Julen Urkizak hasitako lanari jarraipena emon gura deutse danak be. Idazle ondarrutarrak, 1990era bitartean, XIX. eta XX. mendeko 450 aldizkaritatik 46.000 fitxa baino gehiago batu ebazan. Ganera, aldizkari eta egileen zerrendea be osotu eban. Ametzagaiña Taldeak Urkizaren lana Interneten jarri eban, eta egitasmo ha oinarritzat hartuta, ‘Bertso eta olerkien hemeroteka’ izenekoa sortu barri dabe.

Askotan entzun dogu Interneten ezaugarri baliotsuena interaktibidadea dala, hau da, erabiltzaileak erantzuteko aukerea eukitea. Oraingoan be, gunera hurreratzen diran guztiek euren bertsoak bialdu ahal izango dabez, eta parte hartzeko aukera parebakoa eukiko dau jenteak. Holan, egitasmoaren datu basea handitzen joango da eta Interneten dinamismoari esker gunea aberastu egingo da. Zeuok, internautok, zeresan handia eukiko dozue hemeroteka barri honen arrakastan!

Bizkaie!

Bertso eta olerkien ondarea batu eta Interneten iminteko ahalegin berezia egin ostean, 9.000 bertso dagoz ikusgai http://www.armiarma.com webgunean, horreetatik 8.000 faksmile eta guzti. Halan da be, ‘Bertso eta olerkien hemeroteka’ proiektuaren % 20 baino ez da hori, izan be, oraindino lan asko dago egiteko.

Gipuzkoako Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztu barri dabe egitasmo barria, eta euskal kulturearen hainbat ordezkari dagoz atzetik. Ametzagaiña eta Susa argitaletxeek produktuaren inguruko hitzarmena sinatu dabe, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak emondako 109.000 euroko diru laguntzinoagaz proiektuak aurrerantz egitea lortu dabe.