Sarean  III. urtea // 80. zenbakia

Beckhamen ustezko argazki batzuk birusa zabaldu dabe Interneten


Birus sortzaile eta hackerrak ez dira atzo goizekoak, makinatxu bat lan eginda dagoz eta badakie ondo izen handiko lagunei buruzko argazki lizunek beti funtzionau dabela ondo birusak Sarean zabaltzeko. Gehien zabaldu diran birusetako batzuk Britney Spears abeslaria edota Anna Kournikova biluzik agertzen zirala ekarren mezuen bidezkoak izan dira.

Bizkaie!

Futbol jokalari eta izar mediatiko ingelesaren eta Espainiako prostituta baten arteko argazkiak dagozala adierazoten deutson mezua heltzen jako erabiltzaileari eta esan beharrik be ez dago baina zabaldu ezkero, birusa sartzen da ordenadorean.

Sophosek zabaldu dauanez, azken astean milaka mezu dabiz Sarean Beckham eta prostituta espainiar baten arteko hartu-emonak agertzen diren argazkiak dagozala adierazoz. Argazkiak ikusteko aukerea emoten dauan lotura batean klik egiteko eskatzen jako jasotzaileari eta behin klik eginda, "Troyako zaldia" izeneko birusa sartzen da ordenadorean.

Saltsa-maltsa handia eragin dau kontu honek eta "Beckham familiaren inguruko txutxumutxu lizunak jakiteko gogoak susto galanta emon deutse bati baino gehiagori" adierazo dau Graham Cluley Sophoseko teknologia adituak.