Sarean  III. urtea // 85. zenbakia

Microsoft enpresea bidea urratzen


Batek jakin bost-hamar urte barru holakoak eukiko badoguz gure etxeetan. Baina gauza segurua da arazoak be metatuko jakuzala: zer pasauko litzateke telebista ikusten gagozanean (holako tramankuluan) edo musikea entzuten, birusen erasoa etorriko balitz? Edota “spam” edo “zabor-korreoa”? Orain arte holako kontuak Internet eta ordenadoreakaz buztartzen genduzan baina laster musika ekipo, telebista eta ordenadoreak alkartuta egoteak makinatxu bat burukomin eragingo deuskuz. Onerako ala txarrerago izango ete da? Abantailak bai baina arazo barriak be etorriko jakuz.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Erraldoiak ez dauka ez nekerik ezta inori itxaroteko asmorik be, enpresearen bidea aurrera doa eta bide barriak jorratzen onenetakoak dira. Arlo barrien artean hona hemen Microsoft-en asmoetariko bat: mundu osoko etxeetako egon-gelatan gaur ezagutzen doguzan telebista, musika ekipo eta ganerako tramankuluak kendu eta ordenadoreetan zentralizetea horreek danak.

Ordenadore horreek, Windows Media Center Edition (MCE) sistema operatiboagaz horniduta, preparauta egongo dira telebistako programak, filmak, musikea entzuteko eta jakina, Inernet-era konektetako. Tramankulu bakarrean DVD irakurgailuak, MP3 musika formatoak, bideojokoak, irratia, telebista eta Interneten sartzeko elementuak integrauta egongo dira.

Ordenadore horreen ezaugarrien artean, neurri handiko pantailadunak izango dira eta zabalera gitxikoak. Bill Gates handiaren esanetan, koadro legez be erabilgarriak izango dira, ordenadoreak dira eta orduan bakotxak gura dauan pantaila-babeslea iminiko deutso; gaur Van Gogh-en koadro bat euki geinke etxean eta etzi Renoir-en besteren bat; edo edozein kamara digital erabilita ataratako argazkiak be ikusgai imini leitekez.

Hauxe da Bill Gates elementuaren amesa. Baina batzuentzako amesa dana beste batzuentzat ames-gaiztoa da: hor dagoz bai telebistak egiten dabezan enpresak nora begiratu be jakin barik. Jakina, euren negozioan (telebistak egiteko negozioan) beste enpresa bat sartzen bada eta sartuko dan enpresa honek Microsoft izena badauka, dardarka hasteko sasoia heldu dala ikusten dabe, izan be, Microsoftek pastelaren zati handiena hartuko dau; kontuak kontu, Microsofteko bozeroaileek esan dabenez, Microsoft enpresak munduan zehar dagozan 800.000 enpresa txikiri Windows MCE sistemea saltzeko baimena emongo deutsie. Enpresa horreek orain arte ordenadoreak egiten dabez eta Microsoft-ek baimena emoten badeutsie, gaur egungo telebista egileen enpresek benetako konpetantziari aurre egin beharko deutsie.

Windows MCE sistema hau orain dala lau urte plazaratu zan lehenengoz eta daborduko hirugarren bersinoa bidean dator, 2005ekoa hain zuzen be. Burrukea hasita dago eta ordenadoregileen artean diran sei nagusienek ekin deutsie daborduko Windows MCE horregaz lan egiteko kapaz diran euren produktuen bersinoak saltzeari.

2005eko edizinoak dakarzan barrikuntzen artean, DVD diskoak grabetako eta musika bilduma handi baten segurtasun kopia egiteko aukerea azpimarratuko neukez.