Sarean  III. urtea // 82. zenbakia

Eskuko telefonoak mutututeko zorian


Europako Batasuneko legerian holako gauzak guztiz debekatuta egon arren, (1999/5/CE araua) -polizia lanetan izan ezik-, eskuko telefonoak isilarazoteko frekuentzia honeek gero eta gehiago erabilten dira, eta ez bakarrik lehentxuago aitatutako zinema eta abarretan.

Leku batzutan, seguridadea dala eta, eskuko telefonoak isilarazoteko frekuentziak dagoz instalauta: enbaxada, leku ofizial, unibersidade eta liburutegietan berbarako. Ospitaleetan be imintea ez litzateke txarto egongo. Espainako Kongresuan be holako tramankulak iminteko ei dagoz. Honeekaz batera, egon badagoz edozeinek erabili leikezanak (teorian behintzat, legez kontrakoak dira): 240 eurogaitik holako tresna bat erosi geinke eta gure inguruan hamabost metrora dagozan eskuko telefono guztiak mututu egingo dira.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Kokoteraino. Leporaino gagoz guztiok eskuko telefonoetako tono, teletono, politono eta potrotono horreekaz. Ordua izan da, eta apurka-apurka, izurrite honen kontrako neurriak hartzen hasi gara. Hor daukagu Frantziako eredua: zinema, antzoki eta kontzertu aretoetara sartzen bagara, hemendik aurrera gure eskuko telefonoa mutututa geratuko da. Gurea eta alboan daukagunarena be bai.

Holako lekuetan eskuko telefonoak blokeetako sistemak egongo dira. Pelikula erdian eta momenturik interesgarrienean ez dogu gure ondoan dagoan ‘fenomenoaren’ telefonotxutik belarrietaraino benetako mina eragiten deuskun musika inuxenterik entzungo; ez dogu gure bihotzean nonor itoteko asmoa sortarazoten dauan esperientzia biziko.