Futbol entrenatzaile Sareari esker
Momentuz, 2.950 ziber-entrenatzaile daukiez eta euren artean 600 bat dira astero-astero konektetean diranak. Ganera, joko edo apustuen antzera be antolatuta dago: ziber-entrenatzaile baten eretxiak bete-betean zuzenak izan badira, “zuzendari teknikoaren” titulua lortuko dau..
Gauquelin jaunaren amesa: edozein futbol partidutan, ikusleek eskuko telefono baten bidez euren eretxia emoteko aukerea eukitea, aldaketak erabagi eta eretxiak emoteko, era horretara, ikusleek eurek be jokoaren jarraipenean parte hartu dagien. Ikusiko ote dogu holakorik gurean?
Gotzon Plaza,
informatikoa
Ez dakit zehatz-mehatz arrazoia baina edozein futbol zaletugaz berbetan hasten bagara, benetako aditu, jakitun eta kasuan kasuko futbol entrenatzaileak berak baino gehiago dakiela laster konturatuko gara. Partiduaren planteamentua okerra izan dala, ez dakit zelako jokalariak aurrerago egon behar leukela, defentsak atzerago eta erdilaria ez dakigu zein lekutan egon beharko litzateken....
Hori zaparrada hori sasi aditu batek atarako leuke baina horreetako bi alkartu ezkero, akabo: entrenatzaile bi. Ondorioz, zaletu bat dagoan lekuan, entrenatzaile bat dagoala esan daiteke. Eta beste ondorio bat, zaletuak beti egongo dira “banekian bai holan jokatuta ez genduala irabaziko, ez dakit zelan ez diran konturatu (ni bai jakina)” eta beti protestaka.
Egoera horreri aurre egiteko: teknologia eta Internet. Adibidea Frantziako futbol talde baten daukagu: Caen uriko “Web Futbol Club” izeneko taldea, afizionatuen mailan dabilena.
Astero astero, zaletuek eurek erabagiten dabe zein izango dan hurrengo partiduan jokatuko daben jokalarien alineazinoa. Frédéric Gauquelin-ek orain dala hiru urtetik hona martxan jarri dau sistema hau. Taldearen partidu guztiak filmau egiten dira eta jokaldi batzuk Interneten iminten dira. Ekipoaren jarraitzaileak webgunean sartzen dira eta euren eretxia emoten dabe: entrenamentuen edukina, ekipoaren alineazinoa eta hurrengo partiduaren planteamentua, dana botuen bidez.
Webgunean esandakoaz, sarritan jokalariak ez dira konforme geratzen eta eztazbaida foroetan parte hartzeko aukerea be badaukie arazoak guztien artean argitzeko.