@ nire seme!
Txinan ez eze, baita mendebaldean be modak egoten dira umeen izenen kontuan eta bolada baten erabilienak diranak, geroago baztertu eta beste batzuk aukeratzen dira. Antxinako denporetan, Mao Zedongen sasoian, 'Nazino barria' eta Ekialde Gorria' legez itzuli eitekezan izenak ziran erabilienak baina gaur egun aberria, nazionalismoa eta politikeagaz nahastautakoak baztertu eta izen poetikoagoak aukeratzen dabez.
Bizkaie!
Pekineko aita batek gogor kritikau dau Txinako gobernua uriko erregistro zibilean ez deutsielako onartu semeari imini gura izan deutson izena: @ (a bildua) sinbolo informatikoa. Wang, Internet zale amorratua da baina ez da hori arrazoi bakarra izan semeari hain izen berezia iminteko, izan be, txineraz sinbolo horren ahoskereak 'maite dot' esaldiaren antz handia dauka.
Kontuak kontu, Txina erdialdeko Henan probintziako Zhengzhou uriko erregistroko arduradunek ez dabe onartu @ izenik, besteak beste, legeak galarazota daukazalako sinboloak eta zifrak persona izenetan. Horrezaz gan, Txinan ez da onartzen izenik alfabeto latinoko letrakaz eta, beraz, kanpotarren seme-alaben izenak txinatar karakterrak, 'hanzi' izenekoak erabiliz aukeratu behar dira.
Azken boladan, txinatar gurasoentzat burukomin handia da seme-alaben izenak aukeratzea eta deigarriak izateaz gan, karakterren kaligrafia ederrekoak izatea gustetan jake.