Sarean  III. urtea // 83. zenbakia

Munduko superordenadorerik indartsuena prest dago


Gotzon Plaza,
informatikoa

Kaliforniako NASAren egoitzan “Ames Ikerketa Zentruan” (http://www.arc.nasa.gov/index.cfm?flash5=true) prest dago (preparazinoetan hamabost bat aste emon ostean) munduko superordenadorerik indartsuena, “Altix 3000” izenekoa (http://www.sgi.com/products/servers/altix/ ingelesez dago).

“Superordenadorea” esaten jako baina bat bakarra barik sistema (ordenadore) desbardinak dira goitik behera koordinauta eta sinkronizauta, azkenean elementu bakar bat legez lan egiteko.

Ordenadore hau “Kolunbia Proiektuaren” barruan diseinau da: NASA, Intel eta Silicon Graphics (SGI) enpresak batu dira lan hau aurrera eroateko eta hor dago lortutako emoitzea, Altix 3000. Kolunbia proiektuan, 20 sistema Altix batera egiten dabe lan eta Altix bakotxak 512 prozesatzaile daukaz, guztira 10.240 prozesatzaile danak batera eta sinkronizauta beharrean.

Eta zertarako? Batez be simulazino programak martxan ipinteko. Aurreko “superordenadore” zaharragoetan, itsasoko uraren tenperaturearen aldeketen simulazinoek edota korronteeen simulazinoek urte osoko lana ekarren eta oraingoko Altrix 3000 honegaz, lan bardina egingo da egun batzuetan bakarrik. Simulazino horreen bitartez, ekaitz edo hurakanen simulazinoak zehatzago egin leitekez eta eguraldiaren iragarpen zehatzagoak. Horrezaz gan, espazioaren ikerketarako be erabilgarriak dira, edo gure planeta txikiaren sorrerari buruzko analisiak eta azterketarako be lagungarriak izango dira, itzelezko datu mordoen ganeko ikerketak egun edo ordu batzuetara murriztuko diralako.