SIMO 2004: “hackerrentzako” lehia
Irabazleren bat balego Xifra-ri emon beharko leuskio erabili dauan teknikearen ganeko dokumentazinoa (kodeak eta erabilitako elementu guztien zerrendea). Enpresa honen helburua argia da: alde batetik, euren sistema eta teknologien propaganda egitea, sistema indartsu eta urratu ezinaren ospea lortuz eta, beste alde batetik, hackerrek erabilten dabezan teknikak aztertzea eta ikertzea (euren sistema eta teknologian apliketako. Xifra enpesearentzat ez eze, beste erakunde batzuk be intresauta dagoz, jakina, berbarako Espainiako Guardia Zibilaren arlo telematikoetako arduradunak be adi egongo dira hackerren teknikak aztertu eta ahal dana euren sistematan apliketako.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Asteon, Madrilen, SIMO 2004 azokeak bere ateak zabalduko dauz. Jakingarriak: http://www.simo.ifema.es/ferias/simo/default.html
Informatika eta teknologiako sistemakaz lotuta dagoan azoka honetan (estadu mailan arlo honetan urtero egiten dan garrantzitsuena) hackerrek be euren lekua eukiko dabe, izan be, eurentzako preparautako txapelketa berezia dago barrikuntzen artean.
“Xifra Networks” enpresa kataluiniarrak (www.xifra.net) antolatu dau txapelketea eta beronen helburua argia da: enpresa honek Sareko webgune batean fitxategi bat ipiniko dau eta helbide zehatza datorren martitzenean (zemendiaren 9), goizeko hamarretan, plazaratuko da. Momentu horretan hasi eta hurrengo barikuko arratsaldeko bostak arte, hackerrek euren erasoak eta trikimailu guztiak erabilteko aukerea daukie fitxategi hori topau, babes sistemea desegin eta fitxategiko edukinak aldatzeko. Irabazlearentzako saria: benetan interesgarruia, 10.000 euro.
Baina ez da bape erraza izango, ezta pentsau be. Txapelketearen lehengo edizinoa, Bartzelonan aurtengo maitzean izan zan “Internet Global Conference” (IGC) topagunean. Orduan, ia 700.000 eraso sufridu ebazan babestuta egoan fitxategi batek baina gogor eutsi eutson eta inork ez eban saria irabazi. Lehenengo edizino honetako antolatzaileak be Xifra enpresakoak izan ziran eta irabazlearentzat 6.000 euroko saria eskaini arren, ez eban inork diru mordo hori patrikerara eroan.
Xifra enpresako arduradunzk baikor dagoz, euren ustez ez daualako inork fitxategia lortuko. Lehen edizinoan, Erresema Batua, Alemania, Errusia, Hego Amerika eta Estaduko hackerrek parte hartu eben eta oraingoan be arrakastatsua izango dalakoan, miloe bat baino eraso gehiago espero arren, euren sistemea erasoaldi gogorrari eusteko prest dagoala aurreratu dabe.