Gaboren azken nobelearen Interneteko istorioa
Horrezaz gan, argitaletxeak teknologiagaz lotutako trabea be euki dau; zehatzago esateko, erruduna ez da teknologia izan, gizarte honetan dagoan zentsurea baino. Jakin badakigu azken urteotan interneteko zerbitzariek filtroak erabilten dabezala, jasoten daben informazino guztia 'garbitzeko'. Alde batetik, seguridadearen atxakiagaz apliketan dabez filtro horreek (terrorismoa da hemen be arrazoi nagusia eta hor dago “Echelon” izeneko proiektua) eta, beste alde batetik, bai ume eta bai gazteak “babesteko” asmoagaz; filtro horreek batez be korreo elektronikoetan agertzen diran berba “lodiak, gordinak eta zikinak” bilatzen dabez. Eta horreetariko berba bat zein eta “puta” izan da.
Eta zer pasau da? Ba argitaletxeko arduradunek bialdutako korreoak (nobela horren gainean ziranak eta nobelearen izena aitatzen ebenak) ez zirala inoiz heltzen. Bialdu bai, baina inork ez ebazan jasoten, galdu egiten ziran zerbitzari batzuk borrau egiten ebezalako. Antza, hamabost egunetan editorialekoen artean nahiko komunikazino eskasa izan da, korreoak bialdu bai baina gitxi batzuk baino ez ziralako heltzen eta arazoaren barri izan dabenerako berandu izan da. Konponbidea: posta elektronikoko 'gaia' atalean “Memorias de mis putas tristes” ipini beharrean, “Gaboren azken nobela” ipintea hain zuzen.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
“Memorias de mis putas tristes” izeneko nobelea, urte piloa pasau ta gero atara dauan azken nobela honek zaparrada handia dakar. Hamar urte nobela barririk argitaratu barik pasau ta gero, García Marquez, “Gabo”-ren nobela hau literatura eta kultura munduan besoak zabal-zabalik onartua izan da. Gaztelaniazko lehenengo edizinorako miloi bat liburu preparau dabez, bai Ameriketan bai Espainia mailan saltzeko, eta asmoa urriko azken egunetan plazaratzea zan.
Baina pirateoaren erruz gauzak goitik behera aldatu dira. Kolonbiako uriburua dan Bogotáko kaleetan salgai dago daborduko (eta merke ganera). Liburua pirateau egin dabe eta edizino piratak kaleetan dabilz eskutik eskura. Hori dala eta, legezko edizinoa plazaratzeko eguna aurreratzea erabagi dau argitaletxeak (Grupo Editorial Norma). Munduan zehar urriaren 27an zabalduko bada be, Gaboren liburua zabal dabil daborduko munduan eta Kolonbian bakarrik, salgai imini eta lehen egunean 9 mila ale baino gehiago saldu dira. Argitaletxeak ezarritako prezioa 11,44 dolarrekoa zan eta bersino piratak, barriz, 4,73 dolarretan topau daitekez. Piratak ez dagoz Internet munduan bakarrik, beste arlo batzuetara be jo dabe diruaren hotsak suspertuta.