Sarean  III. urtea // 86. zenbakia

Diputaduak, telefonoak eta hizkuntzea


Aukeratutako modeloa Nokia 6820 da, eskumako argazkian dagoan hori, eta bost kontinenteetan erabili leiteke. Dendetan 300 bat euro balio dauz. Pentsetan izan dozuena baino gitxiago, ezta? Diseinu aldetik oso deigarria da, izan be, hasieran telefono normaltzat joten badogu be, zabaldu egiten dala ikusi geinke, eskaintzen dauzan aukera guztiak erabili ahal izateko, Internet eta idazteko tekladua tartean.

Diputaduek ikastarotxu bat jaso dabe telefonoaren nondik-norakoak ondo ezagutzeko. Izan be, funtzionamentuaren oinarrizko ezagutzea jaso ostean, erabilerea askozaz hobea izaten da, gehienetan behintzat.

Orain arte irakurritakoak irakurrita, diputadu danak ditxosozko makinatxuagaz olgetan imajinau geinkez. Batzuk, baina, urrunago doaz, beti be eurena dana defendiduteko asmoagaz. Honakoa da kontua: telefonoa eskuratu eta lasterrera, ERCk Kongresuan daukan bozeroaileak, Joan Tardak, telefono horreek ezin dirala euskeraz, galegoz edota katalanez erabili salatu dau. Kongresuari hizkuntza koofizialak daukazan mugikorra eskuratzeko aukerea emoteko eskatu deutso. Horretarako, hizkuntza koofizial horreek eskaintzen dabezan eskuko telefonoak egon badagozala gogorarazo dau. Puntako teknologia eukitearren betidanik gurea dana ahaztu beharko dogu?

Atxapunte

Gabonak heldu baino hilabete lehenago, Kongresuko diputaduek badaukie daborduko erregalua. Argazki-kamerea, tekladua eta Internet batzen dauzan telefono mugikor bana emon deutse. Deiak egiteko be balio dau, askotan telefonoak horretarako be badirala ahaztu egiten dogun arren.

Kuadrilako lagun guztien aurrean harro atarako dabe boltsikotik tramankulua musika polifoniko eskandalugarria joten hasten danean. Hori bai, egunean zehar eukiko dabezan batzordeen eta osoko bilkuren barriak dirala ikustean arpegia guztiz aldatuko jake. Izan be, helburu horregaz emon deutsee eskuko telefono hau, ez jolasten ibilteko. Halan da be, ikusi beharko da zertarako erabiliko daben diputaduek.