Sarean  III. urtea // 79. zenbakia

Politikoak be erratu egiten dira


Sarritan komentau dogu atal honetan, helbideak zuzen idaztea nahitaezkoa dala, izan be, ezusteko larririk gura ez badozue behintzat, onena helbidea birritan errepasetea da.

Gotzon Plaza,
Informatikoa

Egunotan, Estadu Batuetatako hauteskundeak dirala eta, herrialde haretako telebistetan hautagien arteko eztabaida saioak izan dira protagonista. Lehenegoa Bush eta Kerry-ren arteakoa izan zan eta gero bigarren mailakoena, presidenteordea dan Dick Cheney eta John Edwards alderdi demokratako hautagaitzako ordezkariaren artekoa.

Eztabaidako momentu batean, Edwars jaunak Cheney presidenteordeak Halliburton enpreseagaz euki dauazan lotura guztiz ez garbiak komentau ebazan. Cheney-ren erantzuna, guzurra zala eta edozeinek egia jakin gura ezkero, Internet Sarean sartzea baino ez eukala http://www.factcheck.com webgunean. Eta hara hemen akatsa: webgune horretan sartu ezkero, beste orrialde batera desbideratzen deuskue (http://www.GeorgeSoros.com helbidera) eta gune hau ez da bape Bush-en aldekoa, ezta pentsau be, guztiz kontrakoa baino. Kontuak kontu, presidenteordeak beraren presidentearen kontra dagoan orrialde batera sartzeko gomendioa emon eban...

Bere buruan egoan helbidea honako hau zan http://www.factcheck.org (helbide ia-ia bardina baina “.org” edo “.com” horretan datza desbardintasuna).