Sarean  III. urtea // 86. zenbakia

Internet: lana topetako bidea


Ikerketa horren arabera, sarean 15 miloe curriculum inguru dagoz. Ganera, jenteak askotan joten dau lanpostuak topetan laguntzen daben webguneetara. Pasa dan urtean, berbarako, mueta horretako guneek 600 miloe bisita baino gehiago izan ebezan.

Lana topetako helburuagaz Internet erabilten daben gehienak lizentziadunak dira. Halan da be, aurten miloe bat personek lanpostua modu honetan lortu arren, unibersidadean ikasi daben honeen artean hirutik batek baino ez dau amesetan hainbestetan imajinau dauan lanpostu hori topauko.

Bizkaie!

Urte honetan, Espainiako Interneteko Behatokiaren ikerketa baten arabera, miloe bat lagunek Internet bidez topau dabe lanpostua. Datu hori deigarria izan arren, oraindino horren hirukotxa dago lanik barik Espainian momentu honetan. Halan da be, alde positibotik begiratuta, Internet lanik barik dagozanentzat aurrerapausu itzela dala esan geinke.

Teknologia barriek bizimodua erabat aldatu deuskue. Orain, urrun daukaguzan lagunak eta familiakideak hurrago sentiduten doguz Internet Sareari esker. Baina askok, Internet lanagaz lotzen dabe, zentzu bitan ganera: batzuk, Internet bidez egiten dabe lan; besteek, barriz, Internet bidez topetan dabe hainbeste denporan bila dabizan lanpostu hori.