Internetez egindako erosketetan arazoak egon badagoz
Internet bidez egindako erosketa batean datuak ez egiaztatzeagaitik zigortu dabe SCH
Aurrekariak
Orain dala urte bi, Donostiako denda batek Internet bidez informatikako produktuak saldu ebazan. Erosleak kreditu txartelaren datuak telefonoz emon ebazan. Baina, kasu horreetan oso gatxa da datuak benetakoak diran jakitea.
Aitor Beldarrain Ausbanc bankuetako zerbitzuetako erabiltzaileen alkarteko kideak adierazo dauanez, bankuek aukerea emoten dabe datuak baieztu eta saldutakoak pagauko dirala ziurtatzeko. Donostiako dendearen kasuan, datuak benetakoak ziran, baina pagau eta hilabetera, txartelaren jaubeak esan eban ez ebala Internet bidez erosketarik egin. Ganera, bateren batek, erosketak egiteko, beraren pasaberbea erabilten ebala salatu eban.
Txartelaren jaubearen aldekoa izan da sententzia. Izan be, bankuek komisinoa kobretan dabe ordainketa horreetan arazorik egon ez daiten, eta epaitegiaren arabera, kasu honetan Santander Central Hispanok ez dauz behar dan legez gorde bezeroaren datuak.
Bizkaie!
Santander Central Hispano (SCH) bankuaren kontrako epaia emon barri dau Donostiako epaitegi batek, Internet bidez egindako salerosketa batean egon ziran arazoak dirala eta.
Bankuak ontzat emon ebazan bezero batek Internet bidez egindako erosketa bat pagetako emoniko datuak. Handik hilabetera, txartelaren jaubeak ez ebazala erosketa horreek egin eta beste persona batek erabilten ebala haren kode sekretua jakin eben.
Epaileek bankuari leporatu deutso errua, datuak behar dan moduan gorde ez ebazalako.
Gaur egun, erosketa bat egiteko ez dogu dendara joan behar, Internet bidez merkeen dagoan tokian erosi geinke gura doguna eta. Baina askotan, mueta honetako arazoak eta beste ugari sortu leitekez.