Sarean  III. urtea // 61. zenbakia

Txoriak Interneten


Gura izan ezkero, beste web gune batzukaz loturea egiteko aukerea be badaukagu eta beste web-cam batzuk be topauko doguz txoriak euren habietan ikusteko.

Gotzon Plaza,
Informatikoa

“Enel” italiako konpania elektrikoak hainbat erakundegaz bat eginda, Erroma inguruetako torre elektrikoetan web-cam kamarak jarri dauz. Zertarako? Tensino handiko linea horreetako torreetan 220 txori-habi artifizial jarri dabez eta web-cam horreei esker bertako “biztanleen” irudiak Interneten ikusgai dagoz http://www.enelbirdcam.com helbidean.

Proiektuan biologo eta ornitologoak dagoz beharrean eta Internet-en, irudiez gan, txori-habiaren informazinoa emoten deuskue: txorien ezaugarriak eta izenak, zenbat denpora emoten daben habi berean, azken bost urteotan izandako arrautzak, lehen hagaldiaren datea...