Teknologia barria (telefono deiak doban) eta zaharra (birusak telefonoetan
Eta prezioak? Nahiko interesgarriak: “4Gphone CL-1005” izeneko modeloa 129,90 €tan topauko dogu (BEZ barik) eta telefono biko paketea, barriz, 224,90 €urotan (BEZ barik).
Oraingoz, patrikako telefono honeek USB konekzinoa behar dabe baina laster ikusiko dogu Wi-Fi teknologiari esker edo garatuko diran beste teknologia batzuri esker, ordenadoreari lotuta egoteko menpekotasun hau desagertu egingo dana.
Ez bakarrik ordenadoreetan, patrikako telefonoetan be sekulako iraultza teknologikoa etorri jaku azken urteotan. Eta teknologiagaz batera arazoak be etorri jakuz. Birusen ganean gabilz, ordenadoreetan izan dan eta aurrerantzean be izango dogun izurritearen ganean. Baina teknologia eboluzionetan doan neurrian, birusak eguneroko tramankulu horreetara be heldu dira. Agertu da bai sakeleko telefonoetako lehen birusa, “Cabir” izenekoa.
“Cabir” hau lehenengoa izan da baina ez da azkena izango, jakina. Birus honek goi mailako telefonoetan eragiten dau. Birus hau Bluetooth teknologiari esker zabaltzen da eta telefono bat kutsatu ostean, bere inguruan hamar-hogeita hamar metrora gitxi gorabehera dagozan telefonoak be kutsatuta geratuko dira, Bluetooth teknologiakoak badira.
Birus honek “Caribe.sis” izeneko fitxategia zabaltzen dau baina ia instalau gura dogun itaunduko deusku. Horretarako, Caribe Security Manger telefonoaren segurtasun softwarea dalakoan agertuko jaku. Baiezkoa emon ondoren, birusa gure telefonoan eukiko dogu eta pantailatxuan “Caribe” izena ikusiko dogu.
Telefonoa biztuten dogun bakotxean birusa martxan jarriko da eta inguruan beste telefonoren bat topetan badau, Bluetooth teknologia erabiliz telefonoa kutsatzen saiatuko da. Zein eragin dauka gure tramankuluan? Gure telefonoan aktibauta badago birus hau, beste telefono batzuren bila hasiko da eta era horretara gure telefonoaren bateriaren iraupena asko murriztuko da.
Lehenengoa izan da baina danok be ba genkian denpora kontua baino ez zala. Orain arte birusak ordenadoreetan baino ez jakuz sartzen izan eta arrazoi errez bategaitik: munduko ordenadore gehienek sistema operatibo bardinak erabilten dabezalako eta sistema horreen artean gehien erabilten dana Windows sistemea da. Horregaitik, birus sortzaileek asmetan dabezan gehienak Windows-en kontra doaz. Egon badagoz beste sistema batzuk baina euren erabilera nahiko murriztua edo batzutan eskasa be bada.
Ordenadoreakaz konparauta, sakeleko telefonoen munduan hainbat eta hainbat sistema dagoz. Honeen artean, akaso gehien erabilten dana Symbian izenekoa izango da. Sistema hau Nokia, Siemens, Sony Ericsson, Samsung eta Panasonic enpresek erabilten dabe euren telefonoetan.
Telefono mobilak egiten dabezan enpresak arduratuta dagoz eta beharrean hasi dira birus horreei bidea zarratzeko. Dana dala, hau hasikerea baino ez da izan. Bai birusak eta baita spam edo zabor-korreoa izango dira hemetik aurrera gure telefonoetara sartzen saiatuko diran elementuak. Eta ordenadoreakaz pasau dan legez, hor izango dira tirabirak birus sortzaile, enpresa eta internauta edo bezeroen artean, batzuk zelan kalte egin eta beste batzuk zelan babestu pentsetan.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Teleconline Networks (www.4gphone.com) Espainiar enpresak boltsikoko telefono barri bat plazaratu dau. Hau ez da benetan gauza berezia mundu osoan holako hainbat enpresa dagozalako eta egunero produktu barriak merkaturatzen dabezalako. Dana dala, goitik behera barritzailea da gaur aurkeztu deutsuegun tramankulu hau.
Patrikako telefono hau erosi eta hortik aurrera egiten doguzan deiak dobanekoak izango dira. Baina dei horreek Internet-en bitartez egingo dira: horretarako, gure telefonoa edozein ordenadorera konektau beharko dogu USB lotura estandarragaz; orduan, zenbakia marketea baino ez jaku faltako. Jakina, beste telefonoa (deia jasoten dauana) be Internetera konektauta egon behar da derrigor.
Egiten diran komunikazinoak “TelSIP (Session Initiation Protocol)” izeneko teknologiari esker lortzen dira eta teknologia hau dobanekoa da.
Telefono biak Internetera konektauta dagozanean, deia egiten dauan telefonoak seinale bat bialtzen deutso Inteneteko zerbitzaileari eta honek edozein zentralita telefoniko legez funzionetan dau. Beste telefonoa topauko dau Sarean konektauta dagoalako eta komunikazinoa berehala hasiko da.
Telefono bakotxak 'TelSIP Number' izeneko zenbaki personala dauka eta terminal bakotxak bere barruan daukan teknologiari esker, ahotsa kodifikau eta Internet-en bidez bialtzeko kapaz izango da, P2P (peer to peer) teknologiari esker.