Panda Software birusen ugalketea ebitetako tresna barria preparetan dago
Jakina, birus eta spam sortzaileak gehienetan aurretik ibilten dira eta birus zehatz baten kontrako 'botikea' lortzen danean, birus barriak dabiz Sarean. Baten baino gehiagotan entzun dogu seguridade informatiko osoa ezinezkoa dala eta hori ukatzerik ez dago. Dana dala, Mikel Urizarbarrenaren esanetan, teknologia barriagaz aurrera pausu handia emongo dogu birusen kontrako burrukan.
Bizkaie!
Cybereuskadi.com
Gure beharreko edo etxeko ordenadoreetan asko ugaldu dira birusak eta zabor-mezuak eta daborduko patrikako telefonoak be ez dagoz libre; ganera, merkatuan dagozan birusen kontrako programak ez dira kapaz erasoari aurre egiteko. Gauzak holan, TruePrevent izenagaz ezaguna dan teknologia erabiliz, Panda Software Etxeak laster merkaturatuko dau tresna barria, birusak ugaltzen hasi aurretik erasoteko programea hain zuzen be. Pare bat urte eta erdi beharrean ibili ostean, programea oso aurreratuta dagoala baieztu dau Mikel Urizarbarrena, Panda Software enpresako buruak.
TruePrevent teknologiagaz azken hamabi hileotan sortutako birus guztiei aurre egin jake baina asmoa gaur egun oraindino ezagutzen ez diran birusak eraso eta indarrik barik ixtea da. Programa barriak merkatuan zaparrada handia eragitea espero dauala esan dau baina ez dau argitu gura izan noiz izango dan eskuragai, akaso hilebete barru edo.
Artxibategi batek birusa dakarren al ez ikusteko, aspaldiko kontua da eredu jakinak apliketan dabezan programak erabilteko jokerea; spamaren kontrako filtroak edo umeak web pornografikoetan sartu ez daitezan apliketan diran trabak be hor dagoz; kontua da ze, sarritan ez dabizela ondo edo akatsak izaten dabezala. CyberNanny, spamaren kontrako lehen iparamerikar filtroaren kasua zabal ibili zan munduan, izan be, osasunaren ganeko webgune bat pornografikotzat hartu eban, tartean 'bular' berbea agertzen zalako.