Webgunea preparetako prozesua
Gure orrialdea diseinetako orduan bisitariaren ikuspuntua ez dogu ahaztu behar eta honek beste ondorio batzuk be ekarriko deuskuz:
- Ondo jakin behar dogu gure bisitaria zelakoa izango dan edo ze bisitari mueta gurako geunken erakarri. Horretarako, enpresa batzuk merkatu ikerketea agintzen dabe.
- Gure orrialdea bilatzaile espezializatuetan sartzea onena izango litzateke, hau da, gure enpreseak bidaiak saltzen badauz ez dauka zentzurik gure orrialdea enkanteak egiten dauazan orrialde batean agertzea. Geure sektoreagaz lotuta dagozanakaz bat egin beharko geunke.
- Diseinuari begira, argi euki behar doguz zeintzuk diran guretzako atalik nagusienak eta horreetara bisitariak sartzea interesetan jaku eta, beraz, zelan edo halan, bisitariak gune horreetara bideratu beharko geunkez. Gure bisitaria eroslea bada eta gure orrialdea zeozer saltzeko eginda badago, tratua zelan egin ondo azalduta eta errez topetako moduan egongo da webgunean. Edo gure enpresearen produktuen katalogoa ikusi gura badau, bistan eta errez topetako moduan ipini beharko dogu.
- Gure bisitariak nondik nora ibili diran gure gunean ondo aztertzea komeni da, gauzak hobetzeko. Bisitariaren paperean jarri eta zer aldatu edo hobetuko geunken pentsauko dogu.
- Eta jakina, gure orrialdeak barritze prozesu bat euki behar dau eten barik. Gaurko informazinoa bihar zahartuta badago, atoan kendu behar dogu eta balio dauana beti prest euki.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Milaka eta miloika web gune dagoz Interneten baina gure asmoa orri barri bat egitea da. Enpresa bat daukagula eta webgune bat egitea otu jakula pentsau daigun baina gure orrialde personala egin gura badogu be antzeko ibilbidea egin beharko dogu. Jakina, webgune elegantea egin gurako dogu eta onena martxan ahalik eta arinen hastea izan daitekela pentsau arren, horixe da lehen akatsa: prisaz ibiltea. Ezertan hasi aurretik, zelan edo halan orrialdeak gure eskakizunak betetea gura izan ezkero, gauzak asko edo gitxi baina pentsau egin behar dira. Gitxienez, puntu garrantzitsu bi kontuan hartzea komeni da:
a) Zer eta zertarako egin gura dogu webgunea? Gure enpresearen barri emon, informazinoa eskaini edo orrialdea sartzen diranak geugaz hartu-emonetan jarteko izango ete da?
b) Internauten eskaerak gogoan hartzea, orrialdera sartu danaren lekuan ipini behar dogu gure burua eta orrialdeak eskaintzen dauana aztertu.
Zertarako ipiniko dogu orria Internet-en?
Informazinoa emoteko egin gura badogu edo salmentak egiteko orrialdearen disenua eta egiturea ez dira bardinak izango kasu bietan. Eta egitea ez da gauza bakarra, gero Sarean dagoan webgunea mantendu egin behar da eta han dagozan datuak edo informazinoak barriztau. Webgune askotan informazino zaharra agiri da eta holakoetan, normala izango da inernautea gehiago ez hurreratzea helbide horretara.
Internautak gure orrialdean sartuko diralakoan gagoz baina hau ez da momentuko lana: Interneten gure gunea sartzeak ez dau esan gura atoan arrakastea eukiko dogunik. Eta sarritan internauta asko sartuko dira baina gure enpreseagaz ez dabe bape zerikusirik izango.
Gure orrialdearen helbidea
Onena laburra eta erreza izatea da, internautek errez ikasi dagien. Internautaren bat zeozeren bila badabil eta gure helbidea buruan badauka, nahikoa egin dogu. Horrezaz gan, izena aukeratzeko originala izatea be nahitaezkoa da, baina kontuz, izenak zeozer esan behar deutso bisitariari, hau da, gure enpresearen izenagaz lotuta egon behar dau. Berbarako, gure enpresearen izena “Urteak04. S.L.” bada, orrialdearen izenak enpresearen izena hartu beharko leuke edo antzeko bat behintzat. Bestela, publizidade kanpainea egin beharko geunke Interneteko helbidea gure enpresearen izenagaz lotzeko eta diru gehiago gastau beharko geunke.
Internauta edo bisitariaren eskakizunak
Argi dago, bisitariari ez bajako orrialdea gustetan nekez sartuko dala gehiago. “Bezeroak arrazoia dauka” lelopean jokatu beharko geunke ahal dan guztietan. Horretarako, bisitariaren eskaerak betetea da giltza:
1) Internauteak behar dauana ondo eta argi eskaini.
2) Internauteak behar dauna emoten dauan lehen orrialdea geureak izan behar dau.
3) Goiko puntu bi honeek ederto beteten doguzala erakutsi.
Ez da bape erreza hiru puntu honeek ondo betetea: internauten eskakizunak aitu, konpetentziari aurrea hartu eta sarean dagozan webguneen artean burua atara.