Eleiza birtuala Sarean
Interneteko mundu birtualean sartuta eleiz-kideak diran panpin batzukaz ibiliko gara bertatik: mobidu, abestu (eleiza protestanteetan ohitura dan legez), errezetako belauniko jarri, sermoia entzun edo beste kide batzukaz berba egiteko aukerea be badaukagu. Egunero 5.000tik 10.000ra bisitari daukaz eleiza birtual honek eta betiko legez, danetariko jentea dago: benetan errezetan doazenakaz batera, birauak eta irainak botaten dabezanak be sartu dira eleiza birtualean. “Satanek maite zaitu” eta holakoak entzun izan dira eleizearen barruan.
Portaera horreek dirala eta, arduradunek neurri zorrotzak hartu behar izan dabez. Holan ba, arautegi bat plazaratu dabe: eleiza barruan, lekuak merezi dauan errespetua kontuan hartuta zelan portatu behar garan aholkuak emoten deuskun arautegia dago sarean. Ganera, arrantza egiteko aukerea kendu dabe web gunetik: holan ba, beste partaideakaz berba egiteko aukerea emoten jaku, baina “ez-egokiak” diran mezuak kontuan hartuta (berba gordinak, birauak eta irainak), aukera hori borrau. Azkenik, “zaintzaile” pertsonaia sortu dabe: nonor ez bada behar dan legez portetan, zaintzaile honek eleizatik botako dau.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Nahiz eta batzuen ustez eleiza edo eleizen portaerea tradizinoari lotuta egon, badira bai bide barriak jorratzen dabilzanak. Holako eleiza ausarten artean eleiza protestanteak buru-belarri sartuta dagoz sarean eta teknologien zurrunbilo honetan.
Ingalaterrako eleiza metodistak Internet-sarea eliza-birtual erraldoi legez hartu dau. Horretarako, “Church of Fools” izeneko webgunea zabaldu dabe (http://shipoffools.com/church/), euskeraz “Inusenteen Eleiza”. Umorez dagozan interneuta danantzat daukaz ateak edegita eleiza birtual honek. Bertan mobiduteko “Shockwave Player” (8.5.1+ bersinoa) instalau behar da eta eleizaren webgunean bertan lortu geinke tresna hori.