Bildurrezko (baina benetazko) istorioak
Beste alde batetik, egunotan heldu jakun istorioa be benetan bildurgarria da; pasa dan urtean pasau zan baina orain epai-aurreko sasoia da eta mundu osoko komunikabideetan zabal dabilen barria da. Inglaterratik dator; protagonistak mutil koskorrak dira, hamalau eta hamabost urtekoak.
Horretako batek bestea Interneteko foroetan ezagutu eban eta euren arteko hartu-emonak e-mailen bidez egin ebezan. Lehenengo mutilak espioia zala esan eta bigarrena konbenzidu egin eban. E-mailak joan e-mailak etorri, gure ustezko espioiak bere laguna konbenzidu eban baina hilketa bat egiteko: persona bat hil egin behar eban eta honen truke dirua eta sexu-harremanak lortuko ebazan saritzat. Bigarren mutilak, baietz eta biktimea nor izango ete zan galdetu ebanean, “espioiak” gazte baten izena emon eutson, baina non eta emondako izena bere benetazko izena emon eutson.
Esan eta egin, pasa dan urteko bagilean, kutxiloa hartu eta aginduak betez tripan eta bularraldean sartu eutson biktimeari. Gazte espioiak, biktimea zanak, bizirik urten eban baina ospitalean aste betez egon behar izan eban. Poliziaren esanetan, bere burua hilteko pentsau eban guztia.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Internet mundu honen inguruan dagozan istorio batzuk bildurra eragiteko modukoak dira. Oraintsu, zaparrada handia sortu zan Alemaniatik etorri jakun barriaren inguruan: gizon batek beste bat hil eta jateko prest egoan eta horretarako biktima bat behar eban legez Sarea erabili eban iragarki bat ipinteko. Baina harrigarriena da, erantzun egin eutsiela eta azkenean borreroak bere lana amaitu ebala: biktimea hil eta haren okelea jan egin eban. Alemaniako justizia “jokoz kanpo” geratu zan, gizajaleen kontrako legeriarik ez egoalako Alemanian (ezta Europa osoan be). Persona bat hiltea leporatu eutsien baina biktimearen okelea jateagaitik ezin izan dabe epaitu.