Zein da zure lanbidea ? Ni crackerra naz lanbidez
Errusiar crackerrak honetarako euren abilezia alogeratzeko prest ei dagozala argitaratu dau “The Guardian” egunkariak bere bersino elektronikoan. Eta zeintzuk dira prezioak? Zerbitzaileak sei orduko geldialdia jasoteagaitik 60 dolar eskatzen ei dabe eta geldialdia 24 ordutakoa izatea gura izan ezkero, 150 dolar.
Prezioak gora doaz, jakina, webguneak bereziak badira. Berbarako, Microsoft-eko webgunea erasoteagaitik 80.000 dolar astero eskatzen dabe baina Errusiako Presidentziako webgunea bada, prezioa astero 1.000 dolarretara bajatuko da (segurutik, ez da bape gatxa izango).
Ingalaterrako egunkariak lan-eskaintza horreek onartu dauazan bezero bategaz hartu-emonetan jarri ostean (lanaren kalidadea baiezteko), bezeroaren poztasuna jaso eban, antza danez, 4.000 dolarren truke konpetentziako proiektu bat blokeau ebelako.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Teknologia barriek lanbide barriak dakarrez. Goi mailako teknikariak, informatiko espezializatuak, telekomunikazinoetan adituak, informatikoak, injineruak eta bestelakoak. Sarearen inguruan teknikariak bai baina beste elementu bitxi batzuk be topau geinkez.
Honako barri hau Errusiatik jatorku: Ingalaterrako “The Guardian” egunkariak adierazo dauan legez, errusiar “cracker” batzuk euren lan-eskaintzea plazaratu dabe eta prest dagoz euren zerbitzuak alogeratzeko. Zerbitzu horreen artean, DDoS erasoak eskaintzen dabez.
Zer dira DDdoS erasoak? Horretarako ikusi daigun funtzionamendu normala zelakoa dan.
- Ordenadore bat Interneteko zerbitzaile bategaz konektetan da.
- Zerbitzaileak ordenadoreari erantzuten deutso.
- Ordenadoreak web orri bat eskatzen deutso zerbitzaileari.
- Zerbitzaileak eskatutako orria emoten deutso eta horretarako erabilitako baliabideak askatzen dauz beste ordenadore bateri gauza bardina egiteko.
Zerbitzaileak DDdoS eraso bat jasoten dauanean, bere funtzionamendua honakoxea da:
- Ordenadore bat Interneteko zerbitzaile bategaz konektetan da.
- Zerbitzaileak ordenadoreari erantzuten deutso.
- Ordenadoreak ez dau ezelako web orririk eskatzen.
- Zerbitzaileak erantzun egiten deutso ordenadoreari.
- Beste ordenadore batzuk be gauza bera egiten dabe: zerbitzaileagaz konektau eta honek erantzuten dauanean, ez deutsie orririk eskatzen.
- Prozesu hau errepetidu egiten da zerbitzailearen baliabideak agortu arte eta azkenean zerbitzaileak ezin izango dau gehiago baliabide barik geratu dalako eta “eskegita” geratuko da, sistema osoa “jausi” egiten da (blokeauta geratzen da).